Featured image

Ecommerceko bihurketa-ratioa hobetzeko esperimentuak egiten erakutsiko digu Lookierok (Online)

Prestakuntza-ibilbidea ixteko jardunaldia merkataritza elektronikoan.

Álvaro Carreterok eta Ángela Romerok kontatuko digute nola sortu esperimentazio-esparru bat erosketa-funnelean bihurketa-ratioa hobetzeko.

Lookieroko Acquisition taldean lan egiten dute biek, Alvarok Product Manager gisa eta Ángelak Product Designer gisa, konpainiari hazten lagunduz zuzenean.

Saio honetan azalduko digute ezen, aurrez ezarritako negozio-helburu batzuk oinarritzat hartuta erabiltzaileen esperientzia hobetuz, etengabe hobetu daitekeela bihurketa-ratioa.

Lookiero personal shopperen onlineko zerbitzu bat da, 2015ean Oier Urrutiak sortua. Bilbon du egoitza, eta, 5 urte eskasean, zerbitzuaren Europako lider gisa finkatu da, 3,5 milioi erabiltzaileraino iritsita. Gaur egun, 10 herrialdetako emakumeak inspiratzen dituzte: Espainia, Frantzia, Portugal, Italia, Erresuma Batua, Belgika, Luxenburgo, Alemania, Austria eta Herbehereak.

Lookieroren negozio-eredua ideia original batetik abiatzen da: erabiltzaileek beren profila sortu behar dute estilo, neurri eta lehentasunei buruzko informazioarekin, eta zerbitzua noizbehinka edo aldizka jasotzea hautatu.

Ondoren, erabiltzaileak kaxa fisikoki jasotzen du etxean, jantziak probatu eta zer gustatzen zaion eta zer itzuli nahi duen erabaki ahal izateko. Aukeratzen dituen jantziak bakarrik ordaintzen ditu; bidalketa eta itzulketa doakoak dira.

"Pertsonalizazioa da gure osagai nagusia. Gure personal shopper guztien talentua da oinarria, eta adimen artifizialak laguntzen die bezero bakoitzarentzako arropa-aukeraketa paregabea egiten. Gure personal shopperik gabe ezingo genuke lan egin, eta gure algoritmorik gabe ezingo genuke eskalatu", esan dute Alvarok eta Ángelak.

Jardunaldi honetan, azalduko digute nola lortzen duten esperientzia hori gero eta osoagoa eta gogobetegarriagoa izatea.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo. 

Koordinatzaileak

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.

Aurreko edizioak »»