Merkataritza elektronikoaren funtsezko alderdi juridikoak
Produktuak eta zerbitzuak Internet bidez saltzeak berekin dakar denda fisikoek ez bezalako lege-baldintzak eta betebeharrak betetzea. Lege-eskakizunak ez betetzeak isun handiak eta gure online negozioaren irudia kaltetzea ekar dezake.
Jardunaldi honetan, Jorge Campanillasek modu erraz eta atseginean hurbilduko gaitu baldintza horiek behar bezala ulertzera.
Norentzat
- Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak
- Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak
- Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
- Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak
Egitaraua
- Merkataritza elektronikoari eragiten dioten eta ezagutu behar dituzun araudi nagusiak
- Nola babestu zure Ecommerce
- Zer jaso behar duen legezko oharrak zure online dendan
- Zer jurisdikzio aplikatzen den erosketa- edo kontratazio-baldintzetan eta bermeetan
Informazio gehigarria
Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:
- Nola definitu zure merkataritza elektronikoaren negozio-estrategia
- Negozio-estrategiatik praktikara: nola diseinatu zure merkataritza elektronikoaren emaitzen kontua
- Merkataritza elektronikorako marketina: nola landu gure ADS estrategia
- Nola diseinatu zure saltoki elektronikoaren erabiltzaile-esperientzia eta bihurketa nola hobetu (CRO)
- Merkataritza elektronikorako marketina: nola definitu eta ebaluatu gure SEO estrategia
- Sare sozialak merkataritza elektronikoan
- Nola jarri ikusgai eta saldu AMAZONen
- Merkataritza elektronikoan leialtze-estrategia
- Logistika eta nazioartekotzea merkataritza elektronikoan
- Merkataritza elektronikorako web-analitika
- Prestakuntza-ibilbidea ixteko jardunaldia (2022ko ekainean aurreikusia)
Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo.
Koordinatzaileak
Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.