944 536 262
Featured image

Merkataritza elektronikorako marketina: nola landu gure Ads estrategia (online)

Ikastaro honetan, merkataritza elektronikorako onlineko publizitatean zure estrategiari ekiteko oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzu. Gure merkataritza elektronikoa sustatzeko Googlek eta Facebookek dituzten publizitate-plataformak ezagutuko dituzu, eta bezeroari salmenta unera arte laguntzeko customer journey horren fase bakoitzean zer aukera interesgarri dauden ikusiko duzu...

Teoria eta aplikazio asko ikusiko ditugu, benetako adibideen bidez.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua. 

Egitaraua

1. eguna - (apirilaren 19a)

  • Zer da customer journey?
  • Nola ezarri helburuak
  • Nola definitu xede-publikoa

2. eguna - (apirilaren 21a)

  • KPI nagusiak
  • Merkataritza elektronikorako kanpaina-motak
  • Kanpaina adimendunak

3. eguna - (apirilaren 22a)

  • Facebooken publizitate-kanpainen egitura
  • Zure produktu-katalogoa saltzeko audientziak hautatzea
  • Optimizatzea bihurketak lortzeko

Irakasleak:

Jordi Lidón proiektuen kudeatzailea da, Digital Marketing. 20 urteko esperientzia du Marketin Digitaleko taldeak eta proiektuak koordinatzen agentzietan bezeroei negozioa sortzeko, eta prestakuntza ematen hainbat master eta unibertsitatetan.

Viviana Huerta aholkularia da Google Ads-en (SEM) - Marketin digitala LIN3S-en, non publizitate-kanpainak planifikatu, diseinatu eta optimizatzen dituen.

Azahara Arjona LIN3Sko kontu-kudeatzailea eta marketin-estrategiaren arduraduna da, eta sare sozialetako kanpainen kudeaketan aditua (Social Ads).

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • nterneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Informazio gehigarria

Ikastaro hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo. 

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.