Featured image

Merkataritza elektronikorako marketina: nola landu gure Ads estrategia (online)

Ikastaro honetan, merkataritza elektronikorako onlineko publizitatean zure estrategiari ekiteko oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzu. Gure merkataritza elektronikoa sustatzeko Googlek eta Facebookek dituzten publizitate-plataformak ezagutuko dituzu, eta bezeroari salmenta unera arte laguntzeko customer journey horren fase bakoitzean zer aukera interesgarri dauden ikusiko duzu...

Teoria eta aplikazio asko ikusiko ditugu, benetako adibideen bidez.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • nterneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Tailerra emateko formatua:

1. Zoom tresnaren bidezko online prestakuntza
2. 15 lagunentzat mugatua
3. Ikastaroko orduez gain, parte-hartzaileek orientazio/feedback pribatuko 30 minutu gehiago har ditzakete, aukerakoa eta doakoa, hezitzailearekin.

Egitaraua

1. eguna: Nola sortu customer journey map bat zure ecommerce bezero potentzialarentzat

  • Zer da customer journey?
  • Zein da Customer Journey Map baten helburua eta zergatik da garrantzitsua sortzea?
  • Customer journey-ren faseak
  • Helburuak ezarri
  • Buyer pertsonak definitzea
  • Emaitzak aztertzea

2. eguna: Meta ads-en kanpainak konfiguratzea eta sortzea

  • Business Managerraren anatomia
  • Facebookeko aktiboak
  • Pixela
  • Business Managerr-era katalogoa igotzea
  • Kanpainen helburuak
  • Publiko motak eta segmentazioak
  • Kanpainak konfiguratzea
  • Zure produktu-katalogoa saltzeko audientziak hautatzea
  • A/b analisia eta optimizazio-prozesua

3. eguna: Nola sustatu zure produktuen salmenta eta nola ikusarazi zure negozioa Googleko publizitate-kanpainen bidez

  • Kanpaina-motak
  • Merchant Center eta Google ads
  • Metrika garrantzitsuak

Irakaslea:

Africa Tierro, marketin digitaleko aholkularia, estrategia digitalean aditua. Kazetaritzan lizentziatua, 10 urte baino gehiagoko esperientzia du B2C eta B2B proiektuetan, eta arreta berezia jarri du inbound marketinean, estrategia digitalean eta merkataritza elektronikoan. Nazioartekotze digitaleko proiektuetan lan egin du. Mix honek beharrezko esperientzia eta ezagutza espezifikoak eman dizkio, erakunde batek izan ditzakeen erronkak ulertzeko eta aliatu estrategiko gisa jarduteko, kanal digitalean edozein helburu betetzen laguntzeko.

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 9 profesionalek parte hartzen dute, guztiak e-commerceko proiektuetan aktibo.

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»