Pribatutasun-politika


ATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Arduraduna

Enpresa Digitala egitasmoa osatzen duten entitateak (Tecnalia, Mondragon Unibertsitatea, BIC Gipuzkoa, CEIA)

+ info

Helburua

Ekitaldiak kudeatu eta administratzea, eta Enpresa Digitalari buruzko informazioa bidaltzea.

+ info

Legitimazioa

Interesdunaren baimena

+ info

Hartzaileak eta Nazioarteko transferentziak

Tratamenduaren arduradunak

+ info

Eskubideak

Datuetara sartzea, zuzentzea eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian azaltzen den moduan.

+ info

Informazio gehigarria

Gure webgunean kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua:

Pribatutasun-politika: https: + info (Pribatutasun Politikarako esteka)

Lege Oharra: https: + info (Lege Oharrerako esteka)

Cookieen politika: https: + info (Cookieen informazio-testurako esteka)

 

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduaren (EB) (“Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra” edo “DBEO”) arabera, webguneko edozein ataletan jasotako erabiltzaileen (pertsona fisikoak) datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaio Pribatutasun Politika hau.

Politika honetako baldintzekin ados ez bazaude, ez sartu eta ez erabili Zerbitzuak. Pribatutasun-politika hau ezin zaie hirugarrenen produktuei, zerbitzuei edo jarduerei aplikatu.

ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Hauek dira Enpresa Digitala osatzen duten eta datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak diren entitateak:

  • Tecnalia Research & Innovation Fundazioa. IFK G48975767. Gipuzkoako Teknologia Parkea, Mikeletegi Pasealekua, 2, 20009 Donostia. Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroa, F-69 zenbakia info@bizkaiadigitala.eus 902760000
  • Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Jose María Arizmendiarrieta Koop. Elkartea IFK F20560991. Loramendi 4, 20500 Arrasate. Hezkuntza Ministerioaren Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroa, 601 zenbakia infogaraia@mondragon.edu 943793700
  • BIC Gipuzkoa Berrilan SA. IFK A20470050. Miramon pasealekua, 170, 3. solairua, 20114, Donostia. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa. 1417. liburua, 167. folioa, SS-8226 orria info@bicgipuzkoa.eus 943000999
  • Arabako Eraberrikuntza Industrialdea, SA. IFK A01046937. Albert Einstein kalea, 15. Gasteiz (Araba). Arabako Merkataritza Erregistroa, 289. liburua, 3. sekzioa, 379. liburukia, 62. folioa, 3286. orria, lehenengo inskripzioa info@arabadigitala.eus 945298282

DATUEN TRATAMENDUAREN HELBURUA

Enpresa Digitala osatzen duten entitate guztiek erabiliko dituzte zure datu pertsonalak, helburu orokor hauetarako: webgunearen bidez ekitaldiak kudeatu eta administratzeko, eta Enpresa Digitalari buruzko informazioa bidaltzeko. Eta, zehazki, helburu hauetarako:

  • Enpresa Digitala webgunearen bidez eskuragarri jarritako zerbitzuak eta informazioa kudeatzeko eta administratzeko.
  • Burututako ekintzak hedatzeko.
  • Ikastaroak, ekitaldiak, tailerrak, prestakuntza... kudeatzeko eta administratzeko.
  • Erabiltzaileekin komunikatzeko eta eskaerei, izen-emateei, iruzkinei eta galderei erantzuna emateko.
  • Prestakuntza-katalogoaren gaineko komunikazioak eta Enpresa Digitala egitasmoaren gaineko informazioa bidaltzeko.

Ez ditugu zure datu pertsonalak tratatuko deskribatutako helburuetarako ez bada, legeak agintzen duenean edo errekerimendu judizialen bat dagoenean salbu.

Informazioa eskatuz gero, erantzun ahal izateko edo Zerbitzuak eskaini ahal izateko, beharrezkoa da interesdunak horretarako beharrezkoak diren datuak borondatez ematea. Datu horiek ematea nahitaezkoa edo beharrezkoa denean, izartxo (*) batekin adieraziko da formularioetan edo zerbitzu bakoitzari dagozkion ataletan.

Dena den, interesdunak uko egin diezaioke datu horiek emateari, edo, eman ondoren, bertan behera utzi dezake haren datuak tratatzeko aurretik emandako baimena. Hori gertatuz gero, ezingo diogu haren eskaerari erantzun edo zerbitzua eskaini.

Datuak emanez geroz, Enpresa Digitalak ulertzen du datu horiek egiazkoak, eguneratuak eta zehatzak direla bermatzen duela interesdunak, eta horren erantzule egiten dela; eta ulertzen du interesdunak berariaz onartzen eta baimentzen duela datuak aurrez deskribatutako helburuetarako tratatzea.

DATUEN TRATAMENDUAREN IRAUPENA.

Enpresa Digitala osatzen duten entitateek jasotako datu pertsonalak gordeko eta tratatuko dituzte informazioa, komunikazio komertzialak, newletterrak, etab. bidaltzeko, erabiltzaileak baimena ematen duen unetik baja ematea eskatzen duen arte edo datuak tratatzeko baimena erretiratzen duen arte.

Administrazioari eta fakturazioari dagozkien datuen kasuan, erreferentziazko araudiak dioenaren arabera gordeko dira.

ERABAKI AUTOMATIZATUAK HARTZEA ETA PROFILAK EGITEA

Datu pertsonalen tratamenduak ez dakar harekin erabaki automatizatuak hartzea, ezta erabiltzaileen profilak egitea ere.

DATUEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA

Aurrez deskribatutako helburuetarako interesdunak emandako baimenean oinarritzen da datuen tratamendurako oinarri legala. Momentu hauetan eskatuko da baimena:

  • Haren datuak tratatzeari ekiteko unean.
  • Haren datuak gure formularioetan sartzeko unean.

Webgunean alta emateko edo informazioa eskatzean erantzun ahal izateko, beharrezkoa da interesdunak beharrezko datuak borondatez ematea, arreta eskaini ahal izateko edo Zerbitzuak eskaini ahal izateko. Dena den, interesdunak uko egin diezaioke datu horiek emateari, edo, eman ondoren, bertan behera utzi dezake haren datuak tratatzeko aurretik emandako baimena. Hori gertatuz gero, ezingo diogu haren eskaerari erantzun edo ezingo dugu gure plataforman erregistratzeko prozesuarekin jarraitu.

Era berean, webgunean eskaintzen diren zerbitzuetan (online prestakuntza, izen-emateak, matrikulak, etab.) izena ematean sortzen den kontratu-harremanean oinarrituta ere trata ditzakegu zure datuak.

Datuak emanez geroz, Enpresa Digitalak ulertzen du datu horiek egiazkoak, eguneratuak eta zehatzak direla bermatzen duela interesdunak, eta horren erantzule egiten dela; eta ulertzen du interesdunak berariaz onartzen eta baimentzen duela datuak aurrez deskribatutako helburuetarako tratatzea.

Enpresa Digitalarekin zerikusia duten zerbitzuen, ikastaroen, tailerren eta abarren gaineko komunikazioak baino ezingo dituzte bidali entitateek, Enpresa Digitalarekiko harremanak indarrean jarraitzen duen artean edo harremana amaituta dagoenean ere bai, posta elektronikoaren edo haren baliokideak diren komunikaziorako bitarteko elektronikoen bidez.

Baimena erretiratzeko aukera: Edozein unetan baimena erretiratzeko eskubidea du erabiltzaileak, eta horrek ez dio eragingo baimena erretiratu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari. Era berean, Enpresa Digitala egitasmoarekin lotutako entitateek bidalitako edozein komunikazio elektroniko jasotzeari uko egin diezaioke erabiltzaileak edozein momentutan.

LAGAPENEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK.

Posible da zure datuak Bizkaiko SPRIri –Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, IFK Q4800789B, Urkixo zumarkalea, 36-4. - 48011, Bilbo– lagatzea, webgunea eta izen-emateak kudeatzeko eta administratzeko helburu bakarrarekin.

Enpresa Digitala osatzen duten entitateek ez dizkiete zure datu pertsonalak hirugarrenei lagako, legeak hartara behartzen baditu (Foru Ogasunak, Justizia Administrazioak, etab.) edo zuk hartarako berariazko baimena eman badiguzu salbu.

Era berean, Enpresa Digitala osatzen duten entitateek datuen babeserako araudiak kontuan hartzen dituen teknologia-zerbitzu edo -hornitzaile ezberdinei eman diezaiekete datuak tratatzeko ardura, haiekin erreferentziazko araudiak eskatzen dituen kontratuak sinatuta.

SARE SOZIALAK

Enpresa Digitalarekin lotutako edukiak hedatzeko eta erabiltzaileei harremanetarako bide bat eskaintzeko, hainbat sare sozial ditu Enpresa Digitalak (Facebook, Twitter, etab.). Enpresa Digitala da sare sozialetako jarraitzaileen eta kontaktuen datuen tratamenduaren arduraduna. Hala ere, datu pertsonalen tratamendua sare sozialen markoaren barruan egiten den heinean, eta sare sozial horien hornitzaileek arau batzuk inposatzen dituzten heinean, jarduteko askatasuna duen alderdietara mugatuko dira Enpresa Digitalaren betebeharrak. Erabiltzailearen berariazko baimenik gabe, Enpresa Digitalak ez ditu sare sozialetako datuak aterako, ez ditu erabiltzaileen profilak egingo eta ez ditu gustuei, zaletasunei edo sare sozialak erabiltzeko moduari lotutako datu gehigarriak bilduko, inola ere.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK.

Edozein pertsonak eskubidea du Enpresa Digitalak hari eragiten dioten datu pertsonalak erabiltzen dituen ala ez jakiteko. Zehazki, eskubide hauek dituzu Enpresa Digitalaren aurrean:

  • Datuetara sartzeko eskubidea: tratatzen ari diren datu pertsonalen gaineko informazioa ezagutzea eta jasotzea ahalbidetzen dio interesdunari.
  • Zuzentzeko eskubidea: akatsak zuzentzea, okerrak edo osatu gabeak diren datuak aldatzea eta tratatu behar den informazioa egiazkoa dela bermatzea ahalbidetzen du.
  • Ezabatzeko eskubidea: tratatu beharreko datuak ezaba ditzaten eskatzea ahalbidetzen du, datu horiek dagoeneko beharrezkoak ez direnean.
  • Uko egiteko eskubidea: interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak trata ez ditzaten edo tratatzeari utz diezaioten, legezko arrazoiak daudenean edo balizko erreklamazioen aurrean defendatzeko erabili behar direnean salbu. Kasu horietan, blokeatuta mantenduko ditugu dagokion epean, legezko betebeharrek irauten duten artean.
  • Publizitatea bidaltzeari uko egiteko eskubidea: Interesdunek uko egin diezaiokete komunikazioak jasotzeari. Kasu horretan edozein unetan ezezta dezake ohartarazpen horiek jasotzeko emandako baimena, horretarako jarritako mekanismoa erabiliz, edo Enpresa Digitalean parte hartzen duen entitate bakoitzak erabakitako helbidera zuzenean idatzita.
  • Tratamenduaren muga: Kasu zehatz batzuetan haien datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete interesdunek. Kasu horietan, erreklamazioak jartzeko edo jasotako erreklamazioen aurrean defendatzeko baino ez dira gordeko datuak.
  • Datuak lekualdatzea: aurrez guri emandako eta haiei dagozkien datuak jasotzea eska dezakete interesdunek, edo haiek aukeratutako datuen tratamendurako arduradun bati bidaltzea, irakurketa mekanikoko ohiko formatu egituratu batean –teknikoki posible bada–.
  • Banakako erabaki automatizatuen xedea ez izateko eskubidea (profilak egitea barne): eraginak dituen edo modu esanguratsuan eragiten duen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabaki baten xedea ez izateko eskubidea.

Azaldutako eskubideetako bat erabili nahi baduzu, komunikazio bat bidal dezakezu Enpresa Digitala osatzen duten entitateek jarritako helbidera.

Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamatzeko aukera: Era beran, tratamendua indarrean dagoen legediarekin bat ez datorrela uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.agpd.es) erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzula jakinarazten dizu Enpresa Digitalak.