Featured image

Ordaintzeko bitartekoak eta pasabideak merkataritza elektronikoan (online)

Ordaintzeko aukerak alderdi garrantzitsuenetakoak dira merkataritza elektronikoan, eragina izan baitezake erosketa-orgako salgaiak ordaintzeko urratsa egin edo bertan behera uzteko erabakian. Azken urteotan sistema berriak sortu dira erabiltzaileei eragiketa horiek errazago egiten laguntzeko.

Bestalde, 2021eko urtarriletik aurrera, autentifikazio indartua (strong customer authentication, SCA) erabili behar da 30 €-tik gorako ordainketetan, Ordainketen Zuzentarauaren (PSD2) arabera (2019ko irailean jarri zen indarrean).

Alberto Molpeceres Besepa Technologies-eko zuzendari nagusia eta Devengo-ren sortzaileetako bat da. Jardunaldi honetan, erakutsiko digu merkatuak zer ordainketa-modu eskaintzen dizkigun, eta gure negozio elektronikorako gehien interesatzen zaiguna aukeratzeko irizpideak emango dizkigu. Autentifikazio indartua (SCA) erabiltzeak dituen ondorioez, segurtasunaz eta iruzurrari aurre egiteko moduez hitz egingo digu.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Egitaraua

  • Zergatik dira garrantzitsuak ordaintzeko bideak?
  • Lehenengo egunetik saltzeko dauden aukerak
  • Ordainketa-pasabideak. Konparaketa: alde on eta txarrak
  • Aldizkako ordainketetarako aukerak
  • Epekako finantzaketa edo salmentarako soluzioak
  • Ordaintzeko beste bide batzuk
  • Ordainketa-metodo globalak
  • Salmentaren ikuspegi holistikoa

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo. 

Koordinatzaileak

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.