944 536 262
Featured image

Merkataritza elektronikoaren funtsezko alderdi juridikoak (online)

Produktuak eta zerbitzuak Internet bidez saltzeak berekin dakar denda fisikoek ez bezalako lege-baldintzak eta betebeharrak betetzea. Lege-eskakizunak ez betetzeak isun handiak eta gure online negozioaren irudia kaltetzea ekar dezake.

Jardunaldi honetan, Jorge Campanillasek modu erraz eta atseginean hurbilduko gaitu baldintza horiek behar bezala ulertzera.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Egitaraua

  • Merkataritza elektronikoari eragiten dioten eta ezagutu behar dituzun araudi nagusiak
  • Nola babestu zure Ecommerce
  • Zer jaso behar duen legezko oharrak zure online dendan
  • Zer jurisdikzio aplikatzen den erosketa- edo kontratazio-baldintzetan eta bermeetan

 

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo. 

Koordinatzaileak

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.

 

Anteriores ediciones »»