Featured image

Nola diseinatu zure saltoki elektronikoaren erabiltzaile-esperientzia eta bihurketa nola hobetu (CRO) (Online)

Bihurketa-tasaren optimizazioa (CRO) hizpide izan ohi da saltoki elektroniko bati buruz hitz egitean. Nork ez du gehiago saldu nahi? Baina ezin da hobetu ezagutzen ez dena. Badakizu zergatik erosten dizuten zuri bezeroek? Benetan? Uste horiek erdiak ustel diren ala ez ikusiko dugu, eta zure salmenten atzean dauden arrazoiak aztertzeko tresnak ere ikusiko ditugu, zure negozioaren errendimendua benetan optimizatzeko, modu jasangarrian eta arriskuekiko arduraz jokatuz.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Helburuak

Bihurketa-inbutu osoaren ikuspegi orokorra lortzen saiatuko gara, ikuspuntu estrategikoena erabiliz. Aldaketa bakoitzak, inbertsio bakoitzak eta gure saltoki elektronikoan gastatutako euro bakoitzak dakartzaten arriskuak kudeatzen lagunduko diguten tresnak erabiltzeko ezaupide batzuk ikasiko ditugu. Eta, hala, konturatuko gara diseinuko tresna eta prozesu horiek nola biderka dezaketen gure saltoki elektronikoaren balioa ahalegin txikia eginda.

Egitaraua

  • Balioaren paradoxa
  • Niri nork erostea nahi dut?
  • Zergatik erosi beharko lidakete?
  • Zergatik ez didate erosten!
  • Noiz da une egokia, eta noiz ez?
  • Geure buruari, gure zilborrari eta gure bezeroarenari begiratzeaz gain, zeri eskaini behar diogu arreta?

Hizlaria

Konfirmatzeke.

Informazio gehigarria

Ikastaro hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 10 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo. 

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.

Aurreko edizioak »»