Nola diseinatu zure saltoki elektronikoaren erabiltzaile-esperientzia eta bihurketa nola hobetu (CRO) (Online)
Bihurketa-tasaren optimizazioa (CRO) hizpide izan ohi da saltoki elektroniko bati buruz hitz egitean. Nork ez du gehiago saldu nahi? Baina ezin da hobetu ezagutzen ez dena. Badakizu zergatik erosten dizuten zuri bezeroek? Benetan? Uste horiek erdiak ustel diren ala ez ikusiko dugu, eta zure salmenten atzean dauden arrazoiak aztertzeko tresnak ere ikusiko ditugu, zure negozioaren errendimendua benetan optimizatzeko, modu jasangarrian eta arriskuekiko arduraz jokatuz.
Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.
Helburuak
Bihurketa-inbutu osoaren ikuspegi orokorra lortzen saiatuko gara, ikuspuntu estrategikoena erabiliz. Aldaketa bakoitzak, inbertsio bakoitzak eta gure saltoki elektronikoan gastatutako euro bakoitzak dakartzaten arriskuak kudeatzen lagunduko diguten tresnak erabiltzeko ezaupide batzuk ikasiko ditugu. Eta, hala, konturatuko gara diseinuko tresna eta prozesu horiek nola biderka dezaketen gure saltoki elektronikoaren balioa ahalegin txikia eginda.
Egitaraua
- Balioaren paradoxa
- Niri nork erostea nahi dut?
- Zergatik erosi beharko lidakete?
- Zergatik ez didate erosten!
- Noiz da une egokia, eta noiz ez?
- Geure buruari, gure zilborrari eta gure bezeroarenari begiratzeaz gain, zeri eskaini behar diogu arreta?
Hizlaria
Sergio de la Casak bizitza osoa darama honetan. Gaur egun, CEOa eta Estrategiako zuzendaria da Tacktell estudioan, zeinak agintzen baitu enpresa baten balioa biderka dezakeela diseinuaren bidez. 1998az geroztik, 100 proiektutan baino gehiagotan egin du lan diseinu digitalaren munduan, eta haietako askok milioika erabiltzailerengan dute eragina. Erabiltzaile-esperientziaren arduraduna izan da urte askoan Panda Security-n eta beste software-multinazional batzuetan, bai eta berrikuntzan lider diren beste multinazional batzuetan ere, hala nola Sherpa.ai konpainian (Fortune 100 A.I.). 2012. urtean Unexpendables sortu zuen, diseinu estrategikoko estudio oso berezia; estudioak eboluzionatu egin du, eta gaur egun Tacktell da.
Informazio gehigarria
Ikastaro hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:
- Nola definitu zure merkataritza elektronikoaren negozio-estrategia
- Negozio-estrategiatik praktikara: nola diseinatu zure merkataritza elektronikoaren emaitzen kontua
- Nola jarri ikusgai eta saldu AMAZONen
- Merkataritza elektronikorako marketina: nola definitu eta ebaluatu gure SEO estrategia
- Merkataritza elektronikorako marketina: nola landu gure ADS estrategia
- Sare sozialak merkataritza elektronikoan
- Logistika eta nazioartekotzea merkataritza elektronikoan
- Merkataritza elektronikorako web-analitika (2023ko ekainerako aurreikusita)
- Merkataritza elektronikoaren funtsezko alderdi juridikoak
- Merkataritza elektronikoan leialtze-estrategia (2023ko uztailerako aurreikusita)
- Prestakuntza-ibilbideko itxiera (2023ko uztailerako aurreikusita)
Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 10 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo.
Koordinatzailea
Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.