Featured image

Negozio-estrategiatik praktikara: nola diseinatu zure merkataritza elektronikoaren emaitzen kontua (online)

Gure merkataritza elektronikoa martxan jarri eta optimizatzeko, funtsezkoa da gure emaitzen kontuaren gida izatea. Gure emaitzen kontuak dagokion finantza-aldian izandako diru-sarreren eta gastuen fluxuari buruzko informazio zehatza izan behar du.

Gure onlineko negozioarekin hastear bagaude edo alor batzuetan -marketinean, nazioartekotzean...- inbertsio berriak egitera bagoaz, garrantzitsua da kostuak modu errealista batean kalkulatzea.

Jose Rodriguezek gure emaitza-kontua urratsez urrats sortzen lagunduko digu, kontzeptu bakoitza azalduko digu eta zenbatespen errealak partekatuko ditu gurekin. Helburua da gure emaitza-kontuaren lehen diseinua eginda ateratzea tailerretik.

Jose Rodriguez fitnessdigital-eko gerentea da. fitnessdigitalek hamaika herrialdetan dihardu, 600.000 bezero baino gehiago ditu, eta 20 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa du. Espainian merkataritza elektronikoan diharduen eta onlinen 10 urte baino gehiago egin dituen bakarrenetarikoa da.

Gaur egun, denda fisikoak irekitzen ari da bezeroen erosketa-esperientzia osatzeko. fitnessdigitalen, emaitza-kontua giltzarria da talde osoaren eguneroko lanean. Haren esperientziatik ikasteko pribilegioa izango dugu.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

 

Informazio gehigarria

Ikastaro hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo. 

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.