Enpresa Digitala 2026ko Euskal Encounterren
SPRIk, Enpresa Digitaleko tailerrak eta hitzaldiak helarazten ditu, Euskalek biltzen duen komunitate digitaletik hurbilago egoteko.
Opengunea, gune irekia edukiera-kontrolarekin: edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez. Eremu honetan, ekitaldiak egingo dira doan, gaurkotasuneko informatika-gaiei buruz, bai eta interesa duen orori teknologia hurbiltzeko tailerrak ere.
Hau da antolatzen ari garena (edukiera mugatua):
Tailerrak, SPRI - Enpresa Digitala gunean:
Uztailak 23, osteguna:
10:30 – 13:30: AA sortzaile orokorraren erabilera eta nola egokitzen den euskarara
16:30 – 19:30: MicroPython eta Raspberry Pi Picoren ikastaro praktikoa: STEMen eta gauzen Interneten irakaskuntzaren etorkizuna
Uztailak 24, ostirala:
10:30 – 13:30: AAren garaian, ikasteko erritmoari eusteko, eraiki zure bigarren garuna
16:30 – 19:30: ADCS: erasoa eta defentsa
Uztailak 25, larunbata:
10:30 – 13:30: AA pribatua zure ordenagailuan: ikasi LLM lokalak erabiltzen zure datuak baliatuta eta bete AI Act-a
16:30 – 19:30: Txata izatetik lan egiten duen laguntzailea izatera: AAko agenteak zure tresnetara konektatuak
Etorri eta parte hartu!
