MicroPython eta Raspberry Pi Picoren ikastaro praktikoa: STEMen eta gauzen Interneten irakaskuntzaren etorkizuna (Euskal Encounter)
OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean
Urte askoan Arduino plaka nagusi izan da STEM proiektuen eta gauzen Interneten (IoT) irakaskuntzan. Baina testuinguru teknologikoa asko aldatu da Raspberry Pi Pico iritsi denetik.
Mikrokontrolagailu berri bat da, askoz ere ahaltsuagoa, abantaila pedagogiko garrantzitsu bat duena: MicroPython erabiltzen du programazio natiboan. Gaur egungo hezkuntza-ingurunean, komunitatearentzat ia gauza bera dira MicroPython ikastea eta Python menderatzea, munduko programazio-lengoaia erabiliena. Ikastaro honetan trantsizio teknologiko horretarako gakoak emango ditugu, eta azalduko dugu zergatik ari den Rasperry Pi Pico betiko sistemak ordezten.
Helburuak
- Paradigma-aldaketa ulertzea: Raspberry Pi Picok Arduinoren aldean dituen abantaila teknikoak eta didaktikoak aztertzea.
- MicroPython ingurunea menderatzea: Plakako fitxategi-sistema, haren liburutegi generikoak eta IDE Thonny-a kudeatzen ikastea.
- Simulazioa eta hardwarea konbinatuz ikaskuntza erraztea: Ikastaroa egiten dutenak gai izatea Wokwi onlineko emuladorea eta benetako hardwarea erabiliz proiektuak erreplikatzeko.
- Programazio-logika aplikatzea: Praktikaren bidez zenbait egitura erabiltzen ikastea, hala nola baldintzak (if), begiztak (for), operadore boolearrak (and/or) eta datuak bistaratzea (print()).
Baldintzak
- Programazioko ezagutza: oinarrizko maila. Komeni da ikastaroa egiten dutenek nolabaiteko esperientzia izatea programatzen eta gutxieneko kontzeptu batzuk ezagutzea; adibidez, aldagaiak edo begiztak, blokekako inguruneetan besterik ez bada. MicroPython-en alderdi praktikoak izugarri murrizten du konplexutasun sintaktikoa, betiko Python-ekin alderatuta, eta horrek oso erabilgarri egiten du.
- Elektronikako ezagutza: zaletasuna izatea edo hastapen-maila. Komeni da oinarrizko ezagutza izatea zirkuituen funtzionamenduari buruz (tentsioa, erresistentziak, osagaiak), baina ez da behar jakintza aurreraturik, entrenamenduko hardwareak konexioen konplexutasuna arintzen duelako.
Norentzat
- Gauzen Interneten hastapenak ikasi nahi dituzten profesionalak: gauzen Interneteko soluzioak garatu nahi dituztenak eta MicroPython-ek hedapen azkarreko eta eraginkorreko tresna gisa dituen aukerak ulertu nahi dituztenak.
- STEM alorreko irakasleak: oso tailer erabilgarria da hezkuntza-maila guztietako irakasleentzat:
- Lehen Hezkuntza eta DBH: ikasgelan metodologia dinamikoak eta ikusizko proiektuak erraz erabiltzen hasteko.
- Batxilergoa: proiektu teknologikoak benetako testu-lengoaia batekin egiteko, Python bezain ahaltsua.
- Unibertsitatea / STEM graduak: laborategietan prototipo azkarrak egiteko plataforma arinak aztertzeko eta gauzen Interneten eta ingeniaritzan hasteko ikasgaiak ikasteko modu egokia.
- Zaleak eta Makerrak: teknologia, aisialdiko elektronika eta maker mugimendua gustuko dituzten zaleak, egunean egon nahi dutenak, betiko ingurunetik (Arduino, kasurako) migratu eta Raspberry Pi ekosistema ezagutu nahi dutenak.
Izena emateko
Ekitaldi hau 2026ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.
Edukia
Sarrera, Ingurunea eta Konexioa
- Arduinotik Raspberry Pi Picora eboluzionatzea: abantailak eta arkitektura.
- Garapen-ingurunea: IDE Thonny-a konfiguratzea eta MicroPython firmwarea zuzenean instalatzea.
- Barne-egitura: plakaren fitxategi-sistema eta liburutegi generikoen erabilera.
- Zure lehen script-a: Dodo Board-eko "lotura"-programa eta Wokwi emuladorearekin sinkronizatzea.
Oinarriak eta periferiko digitalak
- Irteera digitalak (LEDak): oinarrizko kontzeptuak eta etengabeko kliska-ariketak.
- Semaforo proiektua (I eta II faseak): ibilgailu eta oinezkoentzako semaforo batentzako sekuentzia-logika sortzea for begizta erabiliz.
- RGB LED adimendunak: kolorea eta intentsitatea kontrolatzea; paleta pertsonalizatuak (RGB tuploak) eta degradatuak sortzea.
- Sarbide digitalak (sakagailuak): zenbait funtzio erabiltzea, hala nola value(), baldintzazko egiturak (if / else) eta operadore logiko boolearrak (and / or).
Interfaze aurreratuak, PWM eta sentsore analogikoak
- OLED pantaila (I2C konektagarritasuna): testua bistaratzea eta zenbakizko aldagaiak testu bihurtzea (str()); semaforoan atzerako kontaketa integratzea.
- PWM kontrola (burrunbagailu pasiboa): pultsu-zabalera bidezko modulazioaren teoria, maiztasun/nota musikalak eta semafororako soinu-alertak erreproduzitzea.
- Sarbide analogikoak (ADC): bereizmenaren kontzeptua (12 vs 16 bit), Dodo plakaren potentziometroaren irakurketa, eta convert() metodoa erabiliz tarteak mapatzea.
- Kanpo-sentsoreak:
- Argi-sentsorea (LDR): tarteak alderantzikatzea argia automatikoki kontrolatzeko.
- Tenperatura-sentsorea (LDR): tentsioa hautematea eta matematikoki Celsius gradu bihurtzea.
Robotika aplikatua eta amaiera
- Ultrasoinuen modulua: distantzien neurketa pin bakarrez (time_pulse_us) eta hurbiltasun-alarmak.
- Korronte zuzeneko motorrak (KZ): abiadura eta norabidea driver integratuen bidez (DRV8833) kontrolatzea.
- Azken erakustaldia: ikasitako logika exekutatuz Complubot-en DODO LITE robotak autonomoki funtzionatzea.
Hizlaria
Juan de la Herrán Crespo Informatika Ingeniaria da eta MBA Executive bat du Deustuko Unibertsitatean, baita Informazioaren Gizarterako eta Garapen Iraunkorrerako Ingeniaritzako doktoretza ikasketak ere.
Teknologia berrien sektorean bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea egin du, eta aholkularitza- eta enpresa-jarduerekin batera, arlo teknologikoko hezkuntza-ibilbideen irakasle, dibulgatzaile tekniko eta diseinatzaile gisa lan egiten du.
- Lankidetza Instituzionala eta Korporatiboa: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa- eta teknologia-ekosistemako erakundeekin lankidetza aktiboa du, eta, horretarako, errendimendu handiko gaikuntza digitaleko laborategiak diseinatu eta ematen ditu, sektoreko profesionalentzat nahiz garapen teknikoan diharduten irakasle-taldeen eta kolektiboen prestakuntza-birziklapenerako.
- Goi Mailako Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako esperientzia: Unibertsitateko irakasle aritu da STEM graduetan (Konputagailuen Oinarriak, Sistema Operatiboak eta Konputagailuen Egitura bezalako irakasgaiak ematen EUNEIZeko Zibersegurtasun Graduan). Era berean, ibilbide luzea egin du Lanbide Heziketan eta Prestakuntza Teknikoan. San Luis Zentroko LHIko Teknologia Berrietan eta Sareetan Prestatzeko Zuzendaritzaren buru izan da, eta Ibaiondo LHIn Sistema Informatikoen Administrazioko moduluak eman ditu.
- Dibulgazioa eta STEAM proiektuak: Bere komunikazio-plataformen eta blog pertsonalaren bidez (juandelaherran.com), hezkuntza-hardwarearen preskriptore eta dibulgatzaile gisa jarduten du, arreta berezia jarriz robotikan eta MicroPython eta azken belaunaldiko mikrokontrolagailuetan oinarritutako ekosistemetan, ikaskuntzarako zeharkako tresna gisa.
Bere metodologia % 100ean ikuspegi praktiko eta atseginean oinarritzen da, kode-lengoaien ikaskuntzari lagundu ohi dion marruskadura ezabatzeko diseinatua, logika algoritmikoa edozein profiletara hurbilduz.
