Featured image

Txata izatetik lan egiten duen laguntzailea izatera: AAko agenteak zure tresnetara konektatuak (Euskal Encounter)

OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean

Gehienok galderak egiten zaizkion txat gisa erabiltzen dugu adimen artifiziala. Saio honetan, hori baino gehiago ikusiko dugu: atazak beren kabuz egiten dituzten agenteak (ikertu, idatzi, berrikusi, antolatu), eta, batez ere, nola entxufatu agenteok benetako tresnetara (posta, Notion, Drive eta abar) MCP erabiliz, hitz egin beharrean gauzak egiten has daitezen.

Claude Cowork (OpenAIren Codex) zuzenean lanean ikusiko dugu, gero norberak erreplikatzeko moduko adibideak egiten. Erakusteko saio bat izango da, betelanik gabea: gauzak muntatzen ikusiko dugu, eta nola eta zergatik funtzionatzen duten ulertuko dugu.

Norentzat

  • AAri buruzko jakin-mina duen edonor, ChatGPT bakarrik erabili nahiz programatzen jakin.
  • Ez dago programatzen jakin beharrik.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2026ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Gaiak

Txatetik agentera

  • Zer da agente bat eta zertan bereizten da txat arrunt batetik? 
  • Erakustaldia: ataza bat egiteko agindua jaso eta bere kabuz gauzatzen duen agente bat 
  • Codex eta Cowork: bakoitzaren ezaugarriak eta indarguneak

AA zure tresnetara MCP bidez konektatzea

  • Zer da MCP eta zergatik da AA elkarrizketa hutsa baino gehiago izan dadin falta den pieza?
  • Zuzeneko erakustaldia: agente bat postara, Notion-era eta Drivera konektatzea.
  • Kasu zehatzak: dokumentu bat irakurri eta hartan jardutea, txosten bat idaztea, informazioa aplikazio batetik bestera mugitzea.

Hasieratik bukaerara lan egiten duen laguntzaile bat

  • Fluxu osoa zuzenean muntatzea: eskaeratik hasi eta emaitzara arte, eskuz ezer egin gabe.
  • Noraino eskuordetu eta non jarri giza kontrola (arriskuak, mugak, zentzua)
  • Nola erreplikatu ikusitakoa: nondik hasi hurrengo egunean

Amaiera

  • Jendearen galderak eta kasuak

Hizlaria

Imanol Terán, estrategia digitaleko aholkularia eta teknologia berrietako prestatzailea.

banner