Featured image

AA sortzaile orokorraren erabilera eta nola egokitzen den euskarara (Euskal Encounter)

OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean

Jardunaldi honen helburua da jakitea zen den AA sortzailea, zer lan egin ditzakeen gaur egun, AA sortzailearen zer aukera dauden eta nola erabil daitezkeen; azkenik, erakutsiko da zenbaterainoko gaitasuna duten tresnok euskaraz lan egiteko.

Norentzat

Adimen artifizial sortzailearen ereduen gakoak ezagutu nahi dituen pertsona orok, programazio-ezagutzarik behar ez duten aplikazioak ezagutu nahi dituenak eta tresna horiek euskarara nola egokitzen diren aztertu nahi duenak. Era berean, mota horretako ereduen arriskuak eta horien erabilera egokiena den zereginak aztertuko dira.

Ikastaro hau egiteko ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2026ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Edukia

AAk sortzailearen modeloei buruzko sarrera:

  • Zer da LLM bat?
  • Zertan oinarritzen dira eredu horiek?
  • Zer zereginetan dira efizienteen?
  • Zer alde daude txatbot baten eta AAko agente baten artean?

Tresna orokorrak eta haien ezaugarriak:

  • GPT
  • Gemini
  • Claude
  • Llama
  • NotebookLM

Ereduen pertsonalizazioa:

  • Prompt Ingeniering
  • Fine Tuning
  • Lora

AA sortzailea dokumentuak digitalizatzeko:

  • Nola egiten da?
  • OCRa
  • Adibide praktikoak

Nola identifikatu AA sortzailea erabiltzeko aukera ematen duten zereginak?

  • Ezagutzaren garrantzia
  • Haluzinazio-arriskua
  • Noiz erabili AA sortzailea eta noiz erabili software klasikoa edo AA klasikoa
  • Automatizazioaren eta AA sortzailearen adibide praktikoak

AA sortzaileko euskarazko ereduak:

  • Eredu orokorren euskarazko erabilera
  • Doako tresnen euskarazko erabilera
  • Latxa: Euskarazko chatGPT
  • Elhuyar ekosistema

Hizlaria

Borja Balparda Ekonometrian doktorea (Datuen Analisia) eta irakaslea da Nafarroako Unibertsitatean, non Ekonomia Fakultateko (Datuen Analisia R-rekin) eta Big Data Masterreko irakaslea den. Horrez gain, Data Value Management Start-up-en datuen Ceo eta Zientzialaria da, Datuen Analisian eta Adimen Artifizialean espezializatua.