Adimen artifizialerako R lengoaia
Ikastaro hau "R lengoaiako programazioaren hastapenak" eta "R lengoaiaren bidezko programazioa (aurreratua)" ikastaroen jarraipena da.
Ikastaro hau, nagusiki, R-ko programazioaren alderdi aurreratuenak landu nahi dituzten eta ikasketa automatikoan eta adimen artifizialean zuzenean nola aplika daitekeen ikasi nahi duten profesional eta ikertzaileei zuzenduta dago.
Helburuak
Ikasketa automatikoaren ingurunean R programazio-lengoaiarekiko elkarrekintzatik ikastea da helburua, R lengoaia tresna eraginkorra baita ikasketa automatikoaren ingurunean analisiak egiteko eta datuak manipulatzeko modulu pertsonalizatuak sortzeko.
Trebakuntza espezifiko honek aukera ematen du R lengoaiaren bidez irtenbideak sortzeko.
Norentzat
Hainbat arlotako profesional edo ikertzaileak, R lengoaia ezagutu nahi dutenak, eta tresna hori programazioaren, adimen artifizialaren, etengabeko ikaskuntzaren, estatistikaren eta matematiken arloetan erabili. Estatistika deskriptiboari buruz zerbait jakitea komeni da.
Gomendioa
Aldez aurretik ikastaro hauetara joatea: R lengoaiako programazioaren hastapenak eta R lengoaiaren bidezko programazioa (aurreratua).
Egitaraua
- Definizioa
- Kontzeptu-mapa
- Gainbegiratutako ereduak:
- Sailkapena:
- Erregresio logistikoa
- KNN
- Naive Bayes
- Sailkapen-zuhaitza
- C5.0
- Random Forest
- XGBoost
- Erregresioa: Erregresioa, Erregresio-zuhaitza, Random Forest, XGBoost
- Sailkapena:
- Gainbegiratu gabeko ereduak:
- Klusterizazioa
- Elkartze-erregelak
- Kasu praktikoa: Titanic kasuaren ebazpena
Ikusmen artifiziala R lengoaian aplikatzea