Featured image

Adimen artifizialerako R lengoaia

Ikastaro hau "R lengoaiako programazioaren hastapenak" eta "R lengoaiaren bidezko programazioa (aurreratua)" ikastaroen jarraipena da.

Ikastaro hau, nagusiki, R-ko programazioaren alderdi aurreratuenak landu nahi dituzten eta ikasketa automatikoan eta adimen artifizialean zuzenean nola aplika daitekeen ikasi nahi duten profesional eta ikertzaileei zuzenduta dago. 

 

Helburuak

Ikasketa automatikoaren ingurunean R programazio-lengoaiarekiko elkarrekintzatik ikastea da helburua, R lengoaia tresna eraginkorra baita ikasketa automatikoaren ingurunean analisiak egiteko eta datuak manipulatzeko modulu pertsonalizatuak sortzeko.

Trebakuntza espezifiko honek aukera ematen du R lengoaiaren bidez irtenbideak sortzeko.

 

Norentzat

Hainbat arlotako profesional edo ikertzaileak, R lengoaia ezagutu nahi dutenak, eta tresna hori programazioaren, adimen artifizialaren, etengabeko ikaskuntzaren, estatistikaren eta matematiken arloetan erabili. Estatistika deskriptiboari buruz zerbait jakitea komeni da.

 

Gomendioa

Aldez aurretik ikastaro hauetara joatea: R lengoaiako programazioaren hastapenak eta R lengoaiaren bidezko programazioa (aurreratua).

 

Egitaraua

  • Definizioa
  • Kontzeptu-mapa
  • Gainbegiratutako ereduak:
    • Sailkapena:
      • Erregresio logistikoa
      • KNN
      • Naive Bayes
      • Sailkapen-zuhaitza
      • C5.0
      • Random Forest
      • XGBoost
    • Erregresioa: Erregresioa, Erregresio-zuhaitza, Random Forest, XGBoost
  • Gainbegiratu gabeko ereduak:
    • Klusterizazioa
    • Elkartze-erregelak
  • Kasu praktikoa: Titanic kasuaren ebazpena

Ikusmen artifiziala R lengoaian aplikatzea

Aurreko edizioak »»