Featured image

Teknologia kuantikoak, adimen artifiziala eta 2025ean industria eraldatuko duten teknologia konbergenteak

Berrikuntzak aurrera gero eta azkarrago egiten duen mundu honetan, iraultza teknologiko berri bat iristen ari zaigu. Teknologia kuantikoak, adimen artifiziala eta beste arlo konbergente batzuk industriaren etorkizuna definitzen ari dira ziztu bizian. 2025 inflexio-puntu bat izango da: industria-prozesuetan zein gizartean bertan eragingo dute tresna horiek.

Jardunaldi honetan, ikusiko dugu nola aldatuko diren jokoaren arauak. Konputazio kuantikotik hasita, ahalmena baitu adimen artifiziala gaur egun imajina daitekeenetik harago indartzeko, sentsorika kuantikoraino, gizarte-erronka handiak konpontzera bideratutako ikuspegia baitu, aztertuko ditugu. Halaber, beste hainbat gai aztertuko ditugu, hala nola formatu handiko 3D inprimatzeak nola berrirudikatzen duen fabrikazio aditiboa, errealitate mistoak eta konputazio espazialak nola irekitzen dituzten ikuspegi berriak interakzioan eta diseinuan, AA sortzaileak nola bizkortzen duen 3D garapena, eta, azkenik, testuinguruan jarriko dugu adimen artifizialari buruzko IA ACT Europako araudi berria, enpresa-alderdi guztietan eragina izango baitu.

Jardunaldi honetan gurekin murgiltzera gonbidatzen zaituztegu, 2025etik aurrera etorkizuna eraldatuko duten joerak ezagutzeko eta aurreikusteko.

Nori zuzendua

Enpresaren, industriaren, hezkuntzaren, komunikazioaren eta marketinaren arloetako profesionalak eta, oro har, edozein sektoretako profesionalak, interesa badute teknologia horien punta-puntakoenean eta jakin nahi badute nola aurreikusten den etorkizun hurbilean garatuko direla.

Egitaraua

9:15 - Harrera
9:30 – Jardunaldiaren hasiera eta aurkezpena
9:40 - Hitzaldiak:

  • Konputazio kuantikoa: adimen artifizialerako superboterea
  • Denon onerako sentsorika kuantikoa
  • 3D inprimaketa industria-formatu handian
  • Errealitate mistoa eta konputazio espaziala: joerak eta etorkizuna
  • 3D adimen artifizial sortzailea: erronkak eta aurrerapenak
  • IA ACT: denak ez du balio europan! Berrikuntza vs babesa

11:45 – coffee-break
12:15 – Mahai-ingurua eta galderen txanda
13:30 – jardunaldiaren amaiera.

Hizlariak

Guillermo Gil Aguirrebeitia - Tecnalia Research & Innovation

Telekomunikazioetako ingeniaria da (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa). TECNALIAn, Teknologia Kuantikoak taldeari laguntzen dio teknologia horiek industrian aplikatzeko sortzen ari diren aukera berriak kontzeptualizatzen, diseinatzen eta garatzen, 2022az geroztik. Haren lanaren ardatza da aukera konplexuak garatzea zenbait sektoreren beharrei eta arazoei aplikatutako diziplina digitalak konbinatuz. Karrera profesionala domeinu digitaleko I+G arloan egin du, eta esperientzia sendoa du estrategiak diseinatzen eta ezartzen, negozioak garatzen, marketinean eta taldeen prestakuntzan. IKTen garapenarekin eta informazioaren gizartearekin lotutako estatuko eta nazioarteko zenbait batzorde eta lantaldetan parte hartzen du. Ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektu ugari sustatu, koordinatu eta horietan parte hartu du, tokiko, estatuko eta nazioarteko finantzaketa publikoko esparruetan, baita Europar Batasunaren Esparru Programetan ere. 2019az geroztik, Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan aritzen da fabrikazio digitaleko masterrean.

Sara Ibañez Solas - Qubiz Team

Fisikaria da, eta Fisikan doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea). Zazpi urtez baino gehiagoz, neurozientifiko konputazional gisa jardun zuen zahartzearen neurozientziaren arloan, Estatu Batuetan eta Bartzelonan. Gaur egun, MBAko ikaslea da, eta QUBIZ.team enpresako CEOa. Horretaz gain, Neuroboros proiektuaren sortzaileetako bat da. Proiektuaren helburua da ikuspegi neurozientifikoan oinarrituta ohitura osasungarriak bigarren hezkuntzako ikastetxeetara eramatea.

José Real Cambas - The Real Studio

Fabrikazio digitalean espezializatutako arkitektoa da; Fab Foundationen ziurtagiria lortua du, Fab Academy programaren bidez, 2016an. The Real Studio markaren sortzailea da. Markak diseinua eta arkitektura konbinatzen ditu, 3D inprimaketan, diseinu parametrikoan eta jasangarritasunean oinarritutako ikuspegi batekin. Nebrijako Unibertsitateko irakaslea da, fabrikazio digitalarekin lotutako irakasgaiak ematen ditu. Irakasle-esperientzia du Madrilgo Unibertsitate Europarrean, Bilboko Deustuko Unibertsitatean, eta tailerrak eman ditu Arrasaten, Bilbon, Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan eta Madrilgo Arte Ederretako Fakultatean. Fab Managerra izan da Madrilgo Unibertsitate Europarreko Fablab-ean, eta Fab Expert izan da Deustun, eta ikertzailea EHUn, 2024ra arte. Donostiako ETSA/AGETko doktoregai da, baita Fabrikatzaileen Fabrikako sortzaileetako bat ere.

Diego UrruchiMedia Attack

Ibilbide sendoa du ikus-entzunezkoen eta teknologiaren munduan. Media Attack-en sortzaileetakoa den aldetik, saritutako zenbait lan ekoitzi ditu, hala nola Mama dokumentala (Goya sari bat irabazi zuen, 2022an). Buru izan da adimen artifiziala eta arte digitala bateratzen dituzten zenbait ekimenetan; Tecnalia, Vicomtech eta antzeko beste erakunde batzuekin kolaboratu du, eta ildo berritzaile nabarmena duten proiektu murgiltzaile eta interaktiboak garatu ditu, hala nola StereoZona, Next Station eta Flow Cut. 2022az geroztik, Bilboko La Perrera gizarte-berrikuntzako laborategiaren koordinatzailea da, zeina STEAM garatzeko eta gazteen pentsamendu kritikoa sustatzeko plataforma baita.

Amaia Elu Anakabe - Elu Studio

ELU 3D VFX STUDIOko ekoizle exekutiboa da (lehen Hirudart): 3D animazioan eta industriarako simulazio animatuetan espezializatua da, baita 3Dri aplikatutako adimen artifizialaren erabileran ere, eta teknika aurreratuen abangoardiako soluzioak eskaintzen ditu CGI animatuaren arloan. Estatuko eta nazioarteko zenbait enpresarekin lan egiten du marketin eta publizitaterako ikusizko soluzioak sortzen, eta zenbait komunikazio-agentziaren 3Dn espezializatutako partnerra da, non haren lanak balio erantsia ematen baitu berrikuntzan eta teknologian. Amaiak goi-mailako prestakuntza du Animazio, Bideojoko eta Ingurune Elkarreragile arloetan, bai eta Diseinu Grafikoan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan ere.

Jorge R. López Benito - Aisure Europe

Aholkulari estrategikoa da, eta CreativiTIC Interactive-ren eta zenbait spin-off berritzaileren CEOa: AISure Europe, AA eta AA segurua planifikatzeko, prestatzeko eta araudia betetzeko aholkularitza estrategiko integrala; MetAClass Studio, hezkuntzarako errealitate mistoko plataforma; Gate8Games, bideojokoetako talentuaren eta ekintzailetzaren azeleratzailea; eta Accelera Skills, etorkizuneko lanetarako trebetasun digitalen azeleratzailea. 2019az geroztik, Europako Batzordeko Berrikuntzaren Kontseilu Europarreko kide da "EIC Accelerator" programaren ebaluatzaile aditu eta epaimahaikide gisa. 2021az geroztik, irakasle gonbidatu jarduten du Deustuko Unibertsitatean, Informatika Ingeniaritza eta Komunikazio graduetan: errealitate birtuala eta areagotua garatzea, adimen artifiziala eta bideojokoen diseinua irakasgaiak ematen ditu. Gaur egun, CONETIC buru duen "Datuen eta Adimen Artifizialaren Adituen Lantalde Nazionaleko" kide da. 20 urtetik gorako esperientzia du Teknologia Murgiltzaileetan (XR), Adimen Artifizialean (AA) eta Web3-n. Europako zenbait ikerketa-proiekturen buru izan da, eta eremu horietako zenbait argitalpenen, libururen eta patenteren egilea da. "Key Innovator" izendatu du Europako Batzordeko EU Innovation Radarrek.

Jardunaldiaren aurkezle eta Mahai-Inguruaren moderatzailea:  

Enara Artetxe González - Creativitic Interactive

CreativiTIC Interactive estudioko zuzendari teknikoa da. 15 urtetik gorako esperientzia du industriari, osasunari eta hezkuntzari aplikatutako murgiltze-teknologien eta adimen artifizialaren arloetan; arlo horietan, Europako eta estatuko zenbait ikerketa-proiektu zuzendu eta garatu ditu. Dibulgatzailea da, eta teknologia-arloko argitalpen eta liburu ugari egin ditu. Nesken eta emakumeen artean teknologia eta teknologia-bokazioa sustatzeko zenbait STEAM erakunde eta ekimenekin kolaboratzen du. Halaber, irakasle gonbidatua da Deustuko Unibertsitateko Informatika Ingeniaritza eta Komunikazio graduetan.