Featured image

Sortu 3D bideojoko bat goiz batean eta, konboz, eraman Errealitate Hedatura (Euskal Encounter)

OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean

Tailer praktiko honetan Godot 4 ezagutuko dugu, hau da, bideojokoak garatzeko kode irekiko Godot tresna ahaltsuaren azken bertsioa. Haren bidez, 3Dko bideojoko bat sortuko dugu goiz batean, urrats erraz eta gidatu batzuei jarraituz.

Besteak beste, hau ikasiko duzu: Godoten interfazea erabiltzen, 3Dko eszenak urratsez urrats sortzen, agertokiak eta pertsonaiak integratzen, ingurunean mugitzen eta zure bideojokoa bistaratzen eta esportatzen ere bai, edonon jokatu ahal izateko.

Horrez gain, jokoa prest dagoenean, Meta Quest eta antzeko betaurrekoekin erabiltzeko moduko errealitate hedatuko joko bihurtzeko tresna eta pluginak erabiltzen ere irakatsiko dizugu.

Ez kezkatu programatzen ez badakizu edo programatzeko hizkuntza edo koderik ezagutzen ez baduzu. Prozesu osoa behar bezala ulertzeko, atal bakoitza azalduko dizugu eta behar dituzun materialak emango dizkizugu ondoren etxean praktikan jarri eta proiektua garatzen jarraitu dezazun.

Ausartu zaitez bideojokoen garatzaile bihurtzeko lehenengo pausoa ematen. Tailerrean ikusiko dugu elkar!

Izena emateko

Ekitaldi hau 2024ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Publiko orokorra, amateurra edo profesionala, bideojoko bat nola egiten den jakiteko eta ikasteko interesa duena. Bideojokoen diseinu eta garapen profesionalean hasi eta murgildu nahi duen edonoren zain gaude, aurretiko ezagutza izan edo ez.

Hizlaria

Enara Artetxe González. CreativiTIC Interactiveko zuzendari teknikoa. 12 urtetik gorako esperientzia du murgiltze-teknologien (XR), adimen artifizialaren eta bideojokoen diseinuan eta garapenean, eta MetAClass Studio metabertsorako hezkuntza-plataformaren garatzaile nagusia ere bada. Deustuko Unibertsitateko irakasle elkartua da, eta “Multimedia Interaktiboa eta Bideojokoak”, “Errealitate Birtual eta Areagotuko Bideojokoen Garapena” eta “Multimedia Teknologia Interaktiboak” irakasgaiak ematen ditu.

Aurreko edizioak »»