Featured image

Software librea euskal enpresen eraldaketaren motor

ERParen sektorea asko aldatu da azken urteotan: komunikazioen, lehiakortasunaren, web-teknologien eta erabakiak azkar hartu behar izatearen eraginez, enpresek soluzio teknologiko onenak eta ekonomikoki eskuragarriagoak bilatzen dituzte.

Soluzio pribatiboek dituzten lizentzia-kostuek asko garestitzen dute proposamena, eta enpresa txikiek ezin diote halako inbertsio garestiari heldu. Software libreak bidezko preziotan ematen ditu pribatiboen funtzionalitate-maila bereko kudeaketa-soluzioak, eta, horregatik, azkar ari da hazten.

Bestalde, enpresek ez dute programaren fabrikatzailearen mende egon nahi, eta software libreak ez du loturarik ezartzen fabrikatzailearekin eta hornitzailearekin.

Open source eredua (software librea) softwaren pribatiboaren aldean izaten ari den hazteko joera oso nabarmena da, eta are gehiago kontuan hartuta eredu horren ezarpen-maila oso handia dela WEB/CMS soluzioetan (Wordpress, Drupal, Joomla) eta onlineko atarietan (Magento, Prestashop).

Oso garrantzitsua da kontuan hartzea enpresa berrien ehuneko handiena onlineko merkataritzara bideratutako negozioak direla, eta negozio berri horietarako, behin onlineko denda izanda, beharrezkoa dela ERP bat (kudeaketa integraleko programa bat).

Ohiko salmenta-ereduetan oinarritutako enpresek ere bilatzen dute online saltzeko bide berri bat. Software libreko ERP soluzioei esker, moduzko prezioan ezar daiteke merkataritza elektronikoa.

Krisi-garai konplexuetan ikusi da software libreko soluzioak aliatu bikaina direla ETEak digitalizatzeko prozesuetarako.

Helburuak:

  • Ulertzea nola digitalizatu behar den enpresa, kudeaketa-prozesuei dagokienez.
  • Ulertzea zer diren software librea eta haren filosofia eta onurak.
  • Ulertzea nola lagundu dezakeen software libreak ETE bat digitalizatzen.

Egitaraua:

  • Eraldaketa digitala ETEak kudeatzeko prozesuetan
  • Zer da software librea?
  • Nola lagundu dezake software libreak eraldaketa digitalean? Onurak eta abantailak
  • Zer soluzio daude software librean?
  • Software librea erabili duten EAEko enpresen kasu errealak

Norentzat:

Enpresaburuak, bazkideak, gerenteak eta enpresen kudeaketan erantzukizunak dituzten beste pertsona batzuk, eta, halaber, finantza-sailaren, erosketen, salmenten, biltegiaren eta fabrikazio/ekoizpenaren arduradunak.

Hizlaria:

Luis Miguel Manzanedo, Informatikako lizentziaduna (EHU, Donostia) eta Deustuko e-Businessko masterduna. Ibilbide profesionalari Coninpe SAn ekin zion, 1997an, sistema-aholkulari gisa, eta sistemen saileko zuzendari tekniko izatera iritsi zen.

2005ean, Ingesit Sistemas SL sortu zuen beste lau bazkiderekin batera. Enpresa ERP, CRM eta azpiegitura- eta sistema-zerbitzuetara bideratua dago. Sistemen sailaren arduradun gisa hasi zen, kolaboratzaileen eta kanalen arduradun izan zen ondoren, eta, jarraian berrikuntza-arduradun. Gaur egun, enpresa horretako CEOa da.

2012an INGEOS sortu zuen, eta ERP/CRM/BI pribatiboetan zuen esperientzia osoa software librearen mundura bideratu zuen. Hasieran, Berrikuntza eta Estrategia Digitalaren arduraduna izan zen, eta INGEOS ODOOren eta PENTAHOBIren bazkide egin zen. 2017an, INGEOSeko CEO izatera pasatu zen.

Garai horretan, esperientzia handia bereganatu zuen enpresa industrialak digitalizatzen.

Gaur egun, INGESIT-INGEOSeko CEOa da. Enpresa horrek 30 langile ditu, eta talde teknologiko eta erakunde publiko batzuen aholkulari gisa aritzen da, hala nola hauena: CIBERNOS TALDEA, PITMA TALDEA, BILBOKO MERKATARITZA GANBERA, CITA (Centro de Investigación Tecnológica de Aragón), Valentziako Unibertsitatea eta CIEHAM.