Featured image

Omnikanalitaterako bidea Forum Sport-en (Online)

Prestakuntza-ibilbidea ixteko jardunaldia merkataritza elektronikoan.

Erosketa-esperientzia omnikanal baten egunerokotasuna antolatzeak eta kudeatzeak eskakizun zorrotzak ditu. Bezeroen ohiturak aldatzen dira, komunikazio- eta erosketa-kanalek bilakaera bat dute eta zure enpresa osatzen duten pertsonak aldatzen dira. Agertoki horretan, nola kudeatu marka-esperientzia?

Forum Sporteko Komunikazio, Publizitate eta Eduki Omnikanalen MKTG zuzendari Jesús Beamonte Ajuriak Forumeko esperientzia partekatuko du, 2001ean bere ecommerce-a ireki zutenetik gaur arte. Hizkera argi eta ulergarrian, azalduko digu gure enpresan zer alderdi tekniko, komunikaziozko eta antolakuntzazko zaindu behar ditugun esperientzia omnikanal ezin hobe bat eskaintzeko.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak.

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 10 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo.

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.

Aurreko edizioak »»