Featured image

Nola jarri ikusgai eta saldu AMAZONen (Online)

Marketplace-ak ezinbesteko salmenta-kanal bihurtu dira markentzat; bereziki, Amazon, onlineko salmenten % 40 han egiten baitira gaur egun.

Ikastaro honetan, Jordi Ordoñezek Amazonen saltzeko gakoak azalduko ditu. Amazonen A9 algoritmoari eragiten dioten faktoreak ezagutuko ditugu, ezinbestekoa baita produktu-fitxa indexagarriak eta sailkagarriak sortzeko eta, gainera, gako-hitzak zein diren jakiteko. Halaber, ikusiko dugu zer irizpide erabili behar ditugun salmentak lortzeko publizitate-kanpaina eraginkorrak (PPC) sortzeko.

Jordi Ordoñez merkatairtza elektronikoko aholkularia da, eta 2000. urteaz geroztik ari da lanean onlineko proiektuetan. Estrella Damm, Bella Aurora, Kern Pharma, Intersport, Codorniu, Paloma Wool, Kartox, Font Packaging Group eta Due-Home markekin lan egin du, besteak beste. Merkataritza elektronikoarekin eta Amazonekin lotutako trebakuntza ematen du The Valley-n, Foxize-n, EOIn, Esic-en eta beste negozio-eskola batzuetan.

Tailerra emateko formatua:

1. Zoom tresnaren bidezko online prestakuntza
2. 15 lagunentzat mugatua
3. Ikastaroko orduez gain, parte-hartzaileek orientazio/feedback pribatuko 30 minutu gehiago har ditzakete, aukerakoa eta doakoa, hezitzailearekin.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Egitaraua

  • Nola funtzionatzen du A9k, Amazonen bilatzaileak
  • Nola sortu produktu-fitxa bat SEOrako
  • PPC kanpaina-motak eta nola egin aurre

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 10 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo.

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»