Featured image

Merkataritza elektronikoko negozio-ereduak (Online)

Jose Rodriguezek gure online negozioari zentzua eta bideragarritasuna emateko jarraitu behar dugun prozesuan gidatuko gaitu.

Jose Rodriguez fitnessdigital-eko gerentea da. fitnessdigitalek hamaika herrialdetan dihardu, 800.000 bezero baino gehiago ditu, eta 20 milioi euro inguru fakturatzen du urtean. Espainian merkataritza elektronikoan diharduen eta onlinen 15 urte baino gehiago egin dituen bakarrenetarikoa da.

Gaur egun, denda fisikoak irekitzen ari da bezeroen erosketa-esperientzia osatzeko. fitnessdigitalen, emaitza-kontua giltzarria da talde osoaren eguneroko lanean. Haren esperientziatik ikasteko pribilegioa izango dugu.

Saio honetan, negozio-ereduaren definizioaz, negozio-ereduetako egungo joerez eta gure onlineko salmenta-estrategia definitzeaz (bezeroa, merkatua eta kanala) hitz egingo dugu.

Gure negozioa gure webgunearen edo hirugarrenen bidez (marketplaces) edo zuzeneko salmentaren bidez merkaturatzeko irizpideak emango ditugu.

Aldi berean, onlineko negozioak merkataritza elektronikoaren alderdi guztietan dituen gakoak ikusiko ditugu: nola erakarri audientzia, nola mantendu plataforma teknologiko bat eta gastu finko batzuk eta operatiba jasangarri eta eskalagarri bat.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 9 profesionalek parte hartzen dute, guztiak e-commerceko proiektuetan aktibo. 

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»