Featured image

Ikasi zure eCommerceren urteko aurrekontua kalkulatzen (online)

Ikastaro honetan Jose Rodriguez fitnessdigitaleko gerenteak bere ikuspegia, esperientzia eta eCommerce hau 15 urte betetzera eraman duten finantza-kudeaketako praktika batzuk partekatuko ditu. Gasteizen du egoitza Fitnessdigitalek, eta dagoeneko 800.000 bezero baino gehiago dituzten hamaika herrialdetan jarduten du, 20 milioi euroko fakturazioa gaindituta. 10 urteko jardueraren muga gainditu duen Espainiako Ecommerce bakarrenetakoa eta gaur egun bere bezeroen erosketa-esperientzia osatuko duten denda fisikoen irekierari heltzen dion lehenetarikoa.

Jose Rodriguezek eCommerce baten iraunkortasuna eta hazkundea lortzeko kontuan hartu beharreko aurrekontu-partida guztiak errepasatuko ditu ikasturte honetan. Aurrekontu errealistak ezartzen eta enpresako arlo guztietako finantza-beharrak ulertzen lagunduko digu.

Ikastaroa batez ere praktikoa da, eta ikasitakoa kalkulu-orri batean aplikatuko da. Kalkulu-orri hori ikasleen eskura jarriko da, Joseren gidarekin beren eCommerceren finantza-ikuspegia lor dezaten eta beren produktuen prezioari, marjinari eta marketin-inbertsioari buruzko erabakiak hartzeko gai izan daitezen.

Modu erraz eta atseginean, gure emaitza-kontuaren lehen diseinu batekin tailerretik ateratzea da helburua.

Gainera, ikastaroaren ondoren, parte-hartzaileek tutoretza pertsonalizatua eskatu ahal izango dute Jose Rodriguezekin, gaiaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko.

Jose Rodriguezek 24 urteko esperientzia du online salmentan. Horietatik 6 erosketa- eta marketin-zuzendari gisa kontsumoko informatika eta elektronikaren sektorean, areapc.com-en, eta 18 fitnessdigitalean, sortzaile eta kudeatzaile gisa.

 

Tailerra emateko formatua:

  • Zoom tresnaren bidezko online prestakuntza.
  • 15 lagunentzat mugatua.
  • Ikastaroko orduez gain, parte-hartzaileek orientazio/feedback pribatuko 30 minutu gehiago har ditzakete, aukerakoa eta doakoa, hezitzailearekin.

 

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

 

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 9 profesionalek parte hartzen dute, guztiak e-commerceko proiektuetan aktibo.

 

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»