Featured image

Merkataritza elektronikorako web-analitika (online)

Web-analitikari esker, gure estrategiaren emaitzak, gure inbertsioaren eraginkortasuna, neurtu ahal izango ditugu, eta, espero ditugun emaitzak lortzen ari ez bagara, gure webgunean eta gure marketin-ekintzen planteamenduan hobetu beharreko alderdiak identifikatu ahal izango ditugu.

Aurten, Google Analytics 4rekin (GA4) nola neurtu ikusiko dugu. Analyticsen propietate berri horrek webguneetako eta aplikazioetako datuak biltzen ditu, bezeroaren ibilbidea hobeto ulertzeko. Erabiltzailearen pribatutasuna gehiago errespetatzen du tresna horrek, baina analisirako daturik galdu gabe; izan ere, cookierik gabe neurtzeko gai da, behar izanez gero.  Tresnan datozen txostenen kopurua askoz txikiagoa den arren, pertsonalizatzeko aukera handia du, eta hori du bertuterik handienetako bat.

Orain, GA4 negozioaren beharretara egokitzen da, eta ez negozioa GA4 tresnara. Gainera, aurrerapauso handiak eman dira esleipenari dagokionez; beraz, kanpainaka lan eginez gero, askoz bidezkoagoa izango da bihurketa horiek esleitzeko orduan. Datu asko dituzten enpresen kasuan, aukera ematen du audientziekin eta metrika prediktiboekin ere lan egiteko, eta "Hurrengo 7 egunetan erosle izan daitezkeenak" audientzia sor daiteke, hurrengo 7 egunetan erosketa egiteko probabilitatea duten erabiltzaileak kontuan hartuta.

Daniel Monleón: Web analitikako aholkularia | GA4 | Tag Manager. 20 urteko esperientzia du UX/UI, SEO edo analitika digitala bezalako arloetan nazioko eta nazioarteko bezeroekin soluzio digitalak zuzentzen eta kudeatzen. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko eta UNEDeko marketin digitaleko hainbat arlotako irakaslea ere bada.

Tailerra emateko formatua:

1. Zoom tresnaren bidezko online prestakuntza
2. 15 lagunentzat mugatua
3. Ikastaroko orduez gain, parte-hartzaileek orientazio/feedback pribatuko 30 minutu gehiago har ditzakete, aukerakoa eta doakoa, hezitzailearekin.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak.

Egitaraua

Testuingurua

  • Zer neurtu ahal izango dugu gure merkataritza elektronikoan analitikari esker?
  • Zer hartu behar den kontuan ondoren analisi zuzena egin ahal izateko. (Kanpainak, kanalak eta abar behar bezala inplementatzea).

Inplementazioa

  • Merkataritza elektronikoa edo merkataritza elektroniko hobetua inplementatzeko tresna eta alderdi teknikoak.
  • Bihurketa-inbutuak neurtzea, erabiltzaileek prozesua non eta zergatik uzten duten jakiteko.
  • Akats ohikoenak.

Interpretazioa

  • Nola aztertu datuak ondorio okerrik ez ateratzeko.
  • Datuen segmentazioa eta analisia.
  • Google Analytics-en eta beste tresna batzuen (Google Ads, FB Ads) esleipen-ereduak.
  • Kasu praktikoak.

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 9 profesionalek parte hartzen dute, guztiak e-commerceko proiektuetan aktibo.

*Ikastaroko orduez gain, parte-hartzaileak 30 minutuko orientazio/feedback pribatua, aukerakoa eta doakoa izan dezakete prestatzailearekin.

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»