Merkataritza elektronikoaren funtsezko alderdi juridikoak (Online)
Produktuak eta zerbitzuak Internet bidez saltzeak berekin dakar denda fisikoek ez bezalako lege-baldintzak eta betebeharrak betetzea. Lege-eskakizunak ez betetzeak isun handiak eta gure online negozioaren irudia kaltetzea ekar dezake.
Jorge Campanillas IKTetan aditua den abokatua da, eta "Iurismatica Abogados" abokatu-bulegoaren sortzailea, "EventosJuridicos.com" atari liderraren arduraduna sektore juridikoko ekitaldien informazioan, eta Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien zuzenbidea zabaltzeko "Derecho en Red" sortzaileetako bat. Legaltech eta Startups Juridikoei buruzko Nazioarteko I. Kongresuaren antolatzailea ere bada. Bere espezialitateak honako hauek dira: zuzenbidea, arbitrajea, telekomunikazioak, jabetza intelektuala, jabetza industriala eta datu pertsonalen babesa.
Jardunaldi honetan, Jorge Campanillasek modu erraz eta atseginean hurbilduko gaitu baldintza horiek behar bezala ulertzera.
Egitaraua
- Merkataritza elektronikoari eragiten dioten eta ezagutu behar dituzun araudi nagusiak
- Nola babestu zure e-commerce
- Zer jaso behar duen legezko oharrak zure online dendan
- Zer jurisdikzio aplikatzen den erosketa- edo kontratazio-baldintzetan eta bermeetan
Norentzat
- Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak
- Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak
- Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
- Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak
Informazio gehigarria
Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:
- Merkataritza elektronikoko negozio-ereduak
- Marketineko estrategia eta aurrekontua merkataritza elektronikoan
- Logistikaren eta nazioartekotzearen erronkak merkataritza elektronikoan
- Fidelizazioa Merkataritza elektronikoan, Adolfo Dominguezen kasua
- Nola aukeratu teknologiarik onena merkataritza elektroniko baterako
- Negozio-estrategiatik praktikara: nola diseinatu zure merkataritza elektronikoaren emaitzen kontua
- Merkataritza elektronikorako marketina: nola landu gure Ads estrategia
- Sare sozialak merkataritza elektronikoan
- Merkataritza elektronikorako web-analitika
Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 9 profesionalek parte hartzen dute, guztiak e-commerceko proiektuetan aktibo.
Koordinatzaileak
Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.