Merkataritza elektronikoko fidelizazio-estrategia, Adolfo Dominguezeko Patricia Alonsorekin (Online)
Bezero berriak lortzea gero eta garestiagoa eta lehiakorragoa den ingurune digital batean, fidelizatzea giltzarrietako bat bihurtu da edozein merkataritza elektronikoren errentagarritasuna eta jasangarritasuna ziurtatzeko. Hain zuzen, bezeroa lortzeko kostua (BLK) % 60 handitu da azken bost urteetan (Forbes, 2022), eta atxikipena hobetzeak, berriz, % 25 eta % 95 artean handitu ditzake irabaziak, Bain & Companyren ikerketa baten arabera. Testuinguru horretan, fidelizazioan inbertitzen duten markek, kostuak murrizteaz gain, harreman iraunkorrak eraikitzen dituzte, eta horrek bezeroaren bizi-zikloaren (BBZ) balioa handitzen du.
Gainera, datuek erakusten dute bezero fidelak gehiago bihurtzen duela. Flat 101en 2023ko azken merkataritza elektronikoko bihurketa-barometroaren arabera, merkataritza elektronikoaren erabiltzaile errepikatzaileek, batez beste, berriek baino % 142 gehiago bihurtzen dute. Modan, edergintzan, elikagaigintzan eta horien moduko sektoreetan, are handiagoa izaten da alde hori. Horrek agerian jartzen du zeinen garrantzitsua den arreta jartzea erosketa-osteko esperientzian, pertsonalizazioan eta fidelizazio-ekosistema sendoen diseinuan.
Jardunaldi honetan, bezeroak fidelizatzearen onurez hitz egingo digu Patricia Alonsok, eta, bere esperientziako kasu errealen berri ematearekin batera, gure fidelizatze-estrategia definitzen lagunduko digu. Adolfo Dominguezek, ADN izeneko ekosistemaren barruan, zerbitzu-multzo bat eskaintzen du bezeroengandik are hurbilago egoteko; horrela, aurrerapausoak ematen ditu fidelizazio-estrategietan. Patricia Marketin eta Komunikazio zuzendari korporatiboa da gaur egun Adolfo Domínguezen. Aurretik, ONOrako eta Cortefiel talderako ere aritu da lanean, Loyalty and Customer Intelligenceko zuzendari gisa.
Edukia
- Marketin eta Komunikazio Estrategiak
- Trafikoa sortzeko estrategiak
- Online Erakartzeko eta Leialtzeko Estrategiak
- Web
- Email Marketing eta sare sozialak
- Fidelizazio-zerbitzuak: Telefono bidezko salmenta, Club Experience
- DNA: Personal shopper online
- Tresnek nola laguntzen diguten
Norentzat
- Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
- Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
- Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
- Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak
Informazio gehigarria
Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:
- Datutik ekintzara: hazkunde jasangarria merkataritza elektronikoaren 3.0 aroan
- Merkataritza elektroniko errentagarri eta jasangarri bat eraikitzeko gakoak
- Marketineko estrategia eta aurrekontua merkataritza elektronikoan
- Growth+AI: datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako negozio-hazkundea
Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako profesionalek parte hartzen dute, guztiak e-commerceko proiektuetan aktibo.
Koordinatzailea
Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.