Marketineko estrategia eta aurrekontua merkataritza elektronikorako (Online)
Jardunaldi honetan, Paula Jauregibeitiak eta Jon Onandiak gurekin partekatuko dute marketin digitaleko aurrekontuen definizioan eta kudeaketan duen esperientzia, eta gure negoziorako behar bezala definitzeko jarraibideak eta aholkuak emango dizkigu.
Paula Jauregibeitia LIN3Sko Txikizkako Hubaren arduraduna da, eta txikizkako merkataritza elektronikoko negozioak garatzeko taldeko burua; Jon Onandia LIN3Sko pribatutasun arloko arduraduna da, eta txikizkako merkataritza elektronikoko negozioetan espezializatutako datu-analista. LIN3S marketin digitaleko aholkularitza-enpresa bat da, Bilbon sortua. 100 profesional baino gehiagoko lantaldea du, eta ordezkaritzak ditu Estatuko hainbat hiritan, bai eta nazioartean ere, Frantzian eta Portugalen. Besteak beste, honako marka hauekin aritu dira lanean: Forum Sport, Athletic Club Bilbao, Saunier Duval, Beissier, Grupo Faustino eta Mercedes de Miguel.
Egitaraua
- Gure estrategia eta bezeroak definitzeko eta merkatua eta lehia aztertzeko tresnak.
- Merkataritza estrategiko batean landu ditzakegun marketin-estrategiak eta -kanalak, haien berezitasunekin eta salmentak bultzatzeko aprobetxamendu-adibideekin:
- SEO
- Activation and loyalty
- Brand and Content
- Performance
- Aurrekontuaren banaketaren adibidea
- Erabakiak hartzea datuetan oinarrituta
Norentzat
- Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
- Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
- Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
- Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak
Informazio gehigarria
Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:
- Datutik ekintzara: hazkunde jasangarria merkataritza elektronikoaren 3.0 aroan
- Merkataritza elektroniko errentagarri eta jasangarri bat eraikitzeko gakoak
- Growth+AI: datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako negozio-hazkundea
- Merkataritza elektronikoko fidelizazio-estrategia, Adolfo Dominguezeko Patricia Alonsorekin
Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako profesionalek parte hartzen dute, guztiak eCommerceko proiektuetan aktibo.
Koordinatzailea
Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.