Featured image

Lortu informazioa eta ezaugarritu zure bezeroak. Formularioak Typeformekin eta datu-baseak Airtablerekin

Ikastaro honen helburua da pertsonek beren formularioei ahalik eta etekinik handiena ateratzen ikastea. Hala, beren webgunean, bezero izan daitezkeenak askoz gehiago ezaugarritu ahal izango dituzte. Bestetik, aukera izango dute haiengandik ikasteko, inkesten bidez, edo haien datuen truke lead magnet bat eskaintzeko. Horrela, negozio-aukera gehiago eta hobeak sortuko dituzte erraz gaur egungo bezeroekin eta bezero berriekin.

Helburua da gure webgunean bezeroak askoz hobeto ezaugarritu ahal izatea, datuen truke zerbait eskaintzea (adibidez, lead magnet bat) edo haiengandik ikastea, une egokian haien esperientziari, gustuei edo lehentasunei buruz galdetuz. Hala, are negozio handiagoa sortu ahal izango dugu.

Typeform tresnarekin formularioak eta inkestak sortzen ikasiko dugu, eta Airtable datu-basean gordetzen, programatzen jakin beharrik izan gabe.

Egitaraua

  • Zertarako bildu gure bezeroen datuak? Ezaugarritzea, ezagutzea eta balioa gehitzea
  • Formularioak sortzeko no-code tresnak
  • Datu-baseak sortzeko no-code tresnak
  • Nola sortu formulario bat Typeformekin
  • Nola sortu datu-base bat Airtablen
  • Nola konektatu gure formularioa datu-basearekin

Norentzat

24x7 txat automatizatu baten bidez bezeroentzako arreta hobea eta lead eta konbertsio gehiago lortu nahi dituzten ekintzaile eta enpresak.

Bete beharrak

Ez da beharrezkoa programazioari buruzko ezagutzarik edo aldez aurreko ezagutzarik. Oinarrizko ofimatika-erabilera. Ikastaroa modu praktikoan egingo da Typeform eta Airtable tresnekin, eta parte-hartzaileek ikastaroan oinarrizko kontzeptuak erabiltzen ikasi ahal izango dute. Instalaziorik behar ez duten online tresnak.

Hizlaria

Jorge González Revilla Euskadiko mugimendu ekintzailearen pertsona garrantzitsuenetako bat da, bereziki Demium Bilbao inkubagailuan egon ondoren. Bere ibilbidean zehar hainbat enpresa eta startup sortu ditu. Orain, Start.eus webgunean batu du bere background teknologikoa eta negoziokoa, Lean Startup metodologia eta negozio digital berriak sortzeko No-Codeko garapena oinarri hartuta.

Aurreko edizioak »»