Lortu aldaketekiko erresistentziak gainditzea zure proiektuetan
Gaur egungo mundu bizkorrean, non aldaketa etengabea baita eta bizkortasuna aukera bat baino areago premia baita, ezinbesteko bihurtu da eraginkortasunez egokitzea edozein proiektuk arrakasta izan dezan. Zoritxarrez, aldaketekiko erresistentzia ohikoa da, eta aurrerapena eta berrikuntza geldiaraz ditzake.
Gertatu zaizu borroka egin behar izatea zeure taldeak ekimen berriekin lerrokatuta mantentzeko? Oztopoak aurkitzen dituzu etengabe prozesu edo tresna berriak hartzeko unean? Baduzu sentsazioa hobetzeko eta hazteko potentziala arriskuan jartzen duela barne-erresistentziak?
Honelako erronkei aurre egin behar badiezu:
- Gelditzen dira zure proiektuak aurrera egin gabe, aldaketarako soluzio argiak izan arren?
- Baduzu sentsazioa aldaketekiko erresistentzia taldearen morala eta produktibitatea ahultzen ari dela?
- Aldaketa-estrategiak ez dira ari emaitzarik ematen, asmoa ona izan arren?
- Badute zalantza edo beldurra zure taldeko kideek proposatzen diren norabide berrien aurrean?
- Galgatzen ari da berrikuntza "beti egin den moduaren" erosotasun eta inertziaren ondorioz?
Galdera horietako edozeini baietz erantzun badiozu, bada garaia erronka horiei modu proaktiboan eta eraikitzailean heltzeko. Horregatik diseinatu dugu prestakuntza hau: ikastaro trinko bat, erresistentzia harkortasun bihurtzeko, gelditasuna mugimendu bihurtzeko eta zalantza konfiantza bihurtzeko behar diren trebetasunak eta tresnak emango dizkizuna.
Ikastaroa berariaz diseinatu da proiektuetako liderrei eta aldaketa-eragileei zenbait tresna eta teknika emateko beren taldeen eta proiektuen barruan aldaketekiko erresistentzia gainditzeko behar direnak. Modulu interaktibo eta praktikoen sorta baten bidez, parte-hartzaileek ikasiko dute erakunde-testuinguruan aldaketaren dinamikak ulertzen eta kudeatzen.
Helburuak
- Aldaketarekiko erresistentziari eragiten dioten testuingurua eta enpresa-kultura ulertzea.
- Aldaketa-prozesuan zehar taldeak gidatzen eta bideratzen ikastea.
- Aldaketa eraginkortasunez txertatzeko eta kudeatzeko trebetasunak garatzea.
- Lean Change Management eta 3P eredua aplikatzea iraun dezaketen aldaketetan aurrera egiteko.
- Egokitzapenari eta etengabeko hobekuntzari laguntzeko miniohiturak ezartzea.
Nori zuzendua
Proiektu-liderrak, kudeatzaileak, aldaketa-eragileak eta erakundeen barruan aldaketa-proiektuak eta -prozesuak kudeatzen dituen edozein profesional.
Egitaraua
1 fasea: Aldaketa ulertzen eta integratzen
- –1 solairua. Testuingurua: aztertzea proiektuak inguratzen dituen makro- eta mikro-ingurunea eta nola eragiten duen aldaketarekiko erresistentziak.
- –2 solairua. Enpresa eta haren kultura: ulertzea erakunde-kultura eta horrek nola erraztu edo oztopa dezakeen aldaketa.
- –3 solairua. Aldaketa: aldaketa-faseak eta haietako bakoitzari lotutako emozioak identifikatzea.
- –4 solairua. Gure bideratzaile-rola: Taldeak aldaketan zehar gidatzeko bideratze-trebetasunak garatzea.
2 fasea: Aldaketan aurrera egiten
- –5 solairua. Pertsonak (3P eredua): 3P ereduan sakontzea (Pertsonak, Prozesuak, Produktuak) eta aztertzea nola eragiten duen aldaketarekiko erresistentziak.
- –6 solairua. Lan-esparrua: Lean Change Management: Lean Change Management-en esparrua zer den ikastea eta hura aplikatzea, aldaketa egokitzaileak kudeatzeko.
- –7 solairua. Miniohiturak: Eguneroko ohitura txikiak ezartzea, epe luzera aldaketa handiak eragin ditzaten.
3 fasea: Azalera itzultzen
- Zer ikasi dugu eta nola aplikatuko dugu?
Hizlaria
Álvaro Sastre, Telekomunikazioetako Ingeniaritza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean.
Ingeniari humanista, pertsonazale amorratua. Izugarri gustatzen zaio bere lana, pertsonei eta Taldeei laguntzea beren buruaren bertsiorik onena ateratzen. Beti balioa emanez eta lehenengo egunetik aldatzen lagunduko dieten tresnak eskainiz.
Gaur egun, Business Agile Coach gisa dihardu, eta proiektu-taldeei laguntzen die modu autonomoagoan eta kolaboratiboagoan lan egin dezaten, Bezeroaren premietara egokitzeko. Besteak beste, Repsol, El corte inglés, Dole Food, CBRE, GMP, AXA, GLOVO eta SERCIDE enpresei laguntzen die mentalitatea aldatzen eta taldeei behar dituzten jardunbide berriak eskuratzen proiektuak modu moldakorrago batean kudeatzeko.
Irakasle ibili da zenbait negozio-eskolatan eta unibertsitatetan, hala nola hauetan: IEBS, Euskal Herriko Unibertsitatea, Caliko Unibertsitatea, Monterreyko Teknologikoa, Unir, Nuclio. Arlo hauetako trebakuntza ematen du: HR Agile eta Agile for Project Management.