Featured image

Kanbanekin proiektuen kudeaketa nola aldatzen den PMOn (Proiektuen Bulegoa) - Online

Mundua sekula baino azkarrago ari da aldatzen. Proiektuka lan egiten duten erakundeek kontrolatzen zailak diren kanpoko gertaeren  eraginari aurre egin behar diote, baita baliabide mugatuen eta proiektuen arteko barne-mendekotasunei ere.

Merkatuan garrantzitsuak izaten jarraitzeko eta enpresa-emaitzak hobetzeko, erakundeek beren jardunbideak eta kudeaketa-kultura landu behar dituzte. Trebetasunak eta ohiturak garatu behar dituzte, erabaki egokiak azkar hartzeko eta bezeroen itxaropenak etengabe asetzeko ekintzak martxan jartzeko.

Kanban Maturity Model-ek proiektuak eta zorroa Kanbanekin kudeatzeko eskaintzen duen hedapenak (KPPM) gidatu egiten ditu PMOak (proiektuen bulegoak) eta enpresak, jardunbide eta pentsaera egokiak beregana ditzaten.

Mundu errealeko enpresen adibideetan oinarritutako jardunaldi honetan, proiektuak kudeatzeko kultura arrakastatsua handitzeko ikuspegi berri hau aurkeztuko du Teodora Bozhevak.

Norentzat

  • Gerenteak, proiektuak kudeatzeko bulegoen zuzendariak
  • Proiektuak kudeatzeko bulegoetako kideak
  • Proiektu-kudeatzaileak
  • Kanban metodologia edo kudeaketa hibridoa beren lan-eremuan aplikatuz kudeaketa arina egiteko interesa duten taldeetako kide oro: proiektuen kudeaketa, zerbitzuak, bulego teknikoa, produktuen garapena, eragiketak, fabrikazioa, merkataritza- eta administrazio-sailak, etab.
  • Barruko antolamendu-aldaketaren eragileak

Hizlaria

Teodora Bozheva

  • Berriprocess Agilityren sortzailea eta CEOa 2011tik.
  • Accredited Kanban Trainer eta Consultant, Kanban Universityak ziurtatua.
  • 15 urte baino gehiagoko esperientzia erakundeak aldatzeko ekimenetan laguntzen. Teodorak Kanban formakuntza eskaintzen die Espainia, Europa, Estatu Batuak eta Hego Amerikako enpresa eta profesionalei, baita proiektu eta zerbitzuen kudeaketan coaching-a ere Kanbanekin. 2017az geroztik, Kanban Maturity Model (KMM) delakoa garatzen eta aktiboki erabiltzen aritu da negozio-arintasuna garatzeko ikuspegi nagusi gisa.
  • Hainbat arlotako enpresekin lan egiten du (IT zerbitzuak, banka, industria, aseguruak, osasun publikoa...), aldaketa ebolutiboaren bidez erresilientzia, konfiantza eta lerrokatze handiagoa bilatzen dutenak.
  • "Kanbanekin proiektuak, programak eta portfolioa kudeatzeko gida osoa"-ren egilea.
  • "Kanban Maturity Model" liburua idatzi zuen David J. Andersonekin batera.

 

Aurreko edizioak »»