Featured image

Hobetu zure webgunea Google Search Console Insights-ekin (online)

Google-en azken berria

Google, pixkanaka, kontsultarako diren tresnak eskaintzetik (Search Console, Google Analytics, Google Trends, Google Page Speed, …), erabakiak hartzen laguntzen diguten tresnetara bideratzen ari da. Bere helburua, gure webgunean gertatutakoa ulertzen laguntzea. Baina ez hori bakarrik, baita hobetzeko aholkuak ematera ausartzen da geroz eta gehiago. 2021ean egiaztatu dugu Google Analytics 4-rekin eta orain, Google Search Insights-ekin (GSI) harritzen gaitu.

GSI-k erabiltzaileek gure web edukia nola aurkitzen duten hobeto ulertzen laguntzen digu. Horretarako, GSC eta Analytics-eko datuak gurutzatzen ditu. Bi tresnetatik lortutako datuei esker, joeraz aberastutako laburpen oso sinplea eskaintzen digu.

Tresna berri hau webgune batekin lan egiten duten eta irakurtzeko eta interpretatzeko errazak diren datuak behar dituzten profesionalentzat diseinatuta dago.

Jardunaldi honetan, Google-en produktu berri honen inguruan arituko gara. Baita, business intelligence eta machine learning oinarrituta, Google-ek, gure webgunearen inguruko iragarpenak egin eta aholkuak ematen dituen tresnetan oinarrituta, egiten ari de rol eraldaketa ikusiko dugu ere.

Programa

  • Google Search Insights-ek zer den eta nola etekina atera
  • Enpresaren behar estrategikoak kontutan izatea eta erabakiak hartzeko tresnetan oinarritzearen garrantzia
  • Webgune bateko arduradunek hartu behar duten papera google-ren laguntzari esker hobekuntzak egitekoo
  • Galderak eta erantzunak

Aurreko edizioak »»