Featured image

Hasi da hurrengo industria-iraultza: Lanaren etorkizuna eta nola ari den AA talentua birdefinitzen (Euskal Encounter)

OpenGune - Hitzaldien gunean

Hitzaldi honetan, ikusiko dugu AA sortzailearen zabaltze azkarrak nola aldatu dituen lan-merkatua eta, oro har, gure bizitzako alderdi guztiak urte gutxian. Ezagutuko ditugu AA sortuz geroztik eta 2020an GPT3 sortu bitartean izandako aldaketa guztiak, egun bizi ditugun berrikuntza bizkorrak eta gure ibilbide profesionalari eragin diezaioketen erronka nagusiak, industriatik, osasunetik zein hezkuntzatik begiratuta. Atzean ez geratzeko garatu beharko ditugun gaitasun bigun zein gogorren berri ere izango dugu. Azkenik, etorkizunari begiratuko diogu ikusteko zer joera helduko diren laster guregana eta zer planteatzen digun automatizazio berriak: lan berriak, ondorio etiko eta sozialak, eta hori guztia arautzeko esparrua. Hitzaldiaren helburua aldaketa hori guztia ezagutzea eta haren ondorioetarako prestatzea da, bai eta berezitasun kezkagarriaren etorrera aurreikustea ere.

 

Parte-hartzaileek IA eta beste teknologia batzuk birdefinitzen ari diren lan-merkatu berria ezagutuko dute, eta ikusiko dute nola prestatu behar dugun leku on bat izateko sortzen ari den lan-espazio berrian.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2024ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Publiko orokorra, adimen artifizialak dakartzan aldaketa azkarrak eta aldaketa horietara egokitzeko gaitasunak ezagutu nahi dituena. Ez da inolako ezagutza teknikorik behar etorkizunerako bidaia durduzagarri honetara abiatzeko.

Hizlaria

Jorge R. López Benito, CreativiTIC Interactive enpresaren sortzailea eta AcceleraSkills Etorkizuneko Lanetarako Trebetasun Digitalen Azeleragailuko koordinatzailea. 15 urte baino gehiagoko esperientzia du murgiltze-teknologiak (XR), adimen artifiziala eta bideojokoak diseinatzen eta zabaltzen. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakasle elkartua da eta bertan gai horiekin lotutako hainbat irakasgai ematen ditu. Europako Batzordearen EIC Accelerator enpresentzako finantzaketa- eta inbertsio-programaren ebaluatzaile aditua ere bada.

 

Aurreko edizioak »»