Featured image

Google Analytics turismo-sektorean - BASQUETOUR (online)

Turismo-sektorean elementu giltzarria da webgunea, eskualde bat, nekazal-etxe bat, ostatu bat, hotel bat eta horiekin lotutako edozein negozio ezagutzera emateko.

Negozioa ezagutzera emateaz gain, kasu askotan, webgunearen bidez egiten dira erreserbak.

Hori dela, gure webgunearen errendimendua neurtzeko informazio giltzarria izango da nork bisitatu gaituen, nola ezagutu gaituen eta gure webgunean zer egiten duen jakitea.

Google Analytics aliatu perfektua da jarraipen hori egiteko eta hobetu ahal izateko. Tailer honetan Google Analytics erabiltzen ikasiko dugu, eta modu egokian konfiguratuko dugu webgunearen errendimendua neurtu ahal izateko, negozioa hobetze aldera.
 

Helburua

Google Analytics gure negozio-estrategiari egokitzea, probetxu handiagoa ateratzeko, eta turismo arloko webgune baten jarraipena sinplifikatzea.

 

Norentzat

Tailer praktikoa da, eta webgunean Google Analytics erabiltzen duen turismo-sektoreko edozein profesionali zuzenduta dago, baldin eta tresna horren erabileran sakondu nahi badu, negozioa ezagutzera ematera, erreserbak lortzera, bezeroak lortzera eta abarretara zuzendutako marketin-ekintza bakoitzaren emaitzak neurtu ahal izateko.

 

Programa

  • Gure webguneko negozio-helburuak identifikatzea
  • Negozio-helburuak adierazleekin lotzea
  • Google Analyticsen sakontzea:
    • Google Analytics modu egokian inplementatzen dela ziurtatzea 
    • Jasotzen ari garen datuak ulertzea. Informazioa falta zaigu?
    • Tresna modu egokian konfiguratzea 
  • Edozein turismo-kanpainaren negozio-emaitzak neurtzeko gaitasuna garatzea, webgunera bisitariak erakartzeko helburuarekin.      
  • Nire negoziorako esanguratsuenak diren adierazleekin aginte-taula bat zehaztea
  • Informazioari errendimendua ateratzen ikastea, nire negozio-beharren arabera

 

Aurreko edizioak »»