Featured image

“GAITASUN DIGITAL PROFESIONALAK” Aurkezpena (Online)

Gaitasun Digital Profesionalak” gaitasun digitalen arloko ekimen berritzailea da, eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak lehen aldiz jarri du abian SPRIren bitartez.

Erakunde guztien egungo eta etorkizuneko hazkundea bultzatzera bideratuta daude teknologia digitalak, baita funtzio, gaitasun multzo eta laneko profil berrien eskaria handitzera ere.

Enpresek eta pertsonek xurgatu dezaketena baino askoz erritmo azkarragoan egiten du aurrera teknologiak. Hori hala da. Gainera, lurraldeen arteko ongizatean dauden desberdintasunak murritzeko, garrantzitsua da herritarren gaitasun digitaletan dauden aldeak murriztea. Izan ere, korrelazio positibo handia dago BPGren eta gaitasunak dituzten herritarren ehunekoaren artean, oinarrizko gaitasunak dituztenen artean behintzat. Horregatik, aipatu dugun moduan, euskal estrategia berriak garrantzia handia ematen die pertsonen Gaitasun Digitalei.

Europan, esparru teorikoa ere badago, eta oso erabilgarria da eraldaketarekin zerikusia duten gaitasuna lantzeko. DigComp. du izena. Oinarri horren gainean hasi zen duela urte batzuk Eusko jaurlaritza lanean, Ikanos izeneko berezko metodologia garatzeko. Gaitasun digitalak ezagutarazteko, kontuan hartuak izan daitezen lortzeko eta gizarte osoari bilakaera eta akreditazioa ahalbidetzeko ekimena da. Ikanos ereduak hobekuntza-prozesua irudikatzen du, errealitatera hurbiltzen diren helburuak lortzeko urratsak egin ahal izateko bide-orri pertsonalizatuarekin, eta tresna oso praktikoen laguntzarekin. DIGCOMP gaitasun digitalen Europako Esparruan dago inspiratuta.

ETDE 2025 egiteko prozesuan zehar, Ikanos metodologiaren transferentzia-prozesua bideratzaileei eta bitartekariei zehaztu eta planifikatzeko unea iritsi zela pentsatu genuen, eta hala sustatu genuen euskal enpresetara zabaldu, hurbildu eta haiek bereganatzea. Horrekin batera, datozen egunetan “Gaitasun Digital Profesionalen” Ikanos metodologia Euskadiko enpresetan ezartzeko proiektuak egiteko laguntza-programa abiaraziko dugu, enpresaren lehiakortasuna eta pertsonen garapen profesionala hobetu ahal izateko.

Garrantzitsua da ulertzea zein diren lan-ingurune berriaren beharrak. Errealitatea da digitalizazioa beharrezkoa dela eta horri aurre egiteko eta prest egoteko unea da.

 

Helburua

“GAITASUN DIGITAL PROFESIONALAK” izeneko dirulaguntzen programaren aurkezpena. Horren helburua da enpresa mailako lehiakortasuna hobetzea IKANOS metodologiaren bidez pertsonen gaitasun digitalak bultzatuta. Bezeroak edozein neurri eta jarduera ekonomikotako enpresak izango dira.

 

Nori zuzenduta

Giza baliabideetako edota Prestakuntzako arduradunei zuzenduta.

 

Egitaraua

10:00 - 10:20 Ongietorria

  • Leyre Madariaga - Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria - Eusko Jaurlaritza

10:20 - 10:30

  • Tomás Iriondo - GAIAko Zuzendari Nagusia

Aurreko edizioak »»