Featured image

Erabiltzailearengan (UCD), Erabiltzailearen Esperientzian (UX) eta Erabilgarritasunean Oinarritutako Diseinurako sarrera

Ikasi UX oinarriak produktu eta serbitzu digital efizienteak sortzeko!

Negozioko helburuei zein erabiltzaileei zuzendutako produktu eta zerbitzu digitalen diseinua, gaur egun, balio bereizgarria eta lehiatzeko abantaila da.

Ikastaro honetan, sarrera bat egiten da Erabiltzailean Oinarritutako Diseinua (EOD, UCD ingelesez) Erabiltzaile Esperientzia (UX), zein Erabilgarritasuna eta horiei lotutako askotariko oinarri, diziplina eta teknikei buruz. Oinarri teorikoa eta kasu errealez lagundutako ikuspegi praktikoa eskaintzen da.

Diziplinaren oinarrizko kontzeptuei buruzko sarrera ikastaro bat da, UX munduan sartu edo oinarrizko ezagutzak freskatu nahi dituzten pertsonei zuzendua.

 

Helburu nagusia

Erabiltzaileen beharretara eta negozioaren helburuetara bideratutako produktu digital eraginkorrak diseinatzeko Erabiltzaile Esperientziari, erabiltzaileari eta erabilgarritasunari begira egindako Diseinuko metodologiaren gaineko oinarri teorikoa eta praktikoa ematea.

Helburu espezifikoak

  • Erabiltzaile Esperientziari eta Erabiltzaileari begira egindako Diseinuaren irismena eta diziplinak ezagutzea.
  • UX ona eskaintzen duten produktu eta zerbitzu digitalak diseinatzeko eta ebaluatzeko funtsezko ezagutzak ematea parte-hartzaileei.
  • Metodologia praktiko bat irakastea, baita UX teknika eta tresna nagusiak ere, webgune / aplikazio / app eraginkorrak sortzeko.

 

Nori zuzendua

  • Produktu eraginkorragoak egiteko edo espezializazio berri baterantz eboluzionatzeko ezagutzak zabaldu nahi dituzten diseinuaren eta web garapenaren profesionalei (proiektuen kudeatzaileak, zuzendari teknikoak, garatzaileak, diseinatzaileak, etab.).
  • Euren ekimen digitaletan euren erabiltzaileen esperientzia hobetu nahi duten marketineko profesionalei.
  • Etorkizuna duen diziplina batean espezializatu nahi duten eta marketinetik, publizitatetik, produktu-diseinutik (ingeniariak), diseinutik eta web-garapenetik datozen gazte profesionalei.
  • Proiektu teknologiko arrakastatsuak garatu nahi dituzten ekintzaileei.
  • Produktu digitalen diseinuan, interfacetan, erabiltzaile-esperientzian eta erabilgarritasunean lan egiten duen edo bertan interesa duen edozein pertsonari.

Egitaraua

1.  UCD, UX eta erabilgarritasunari buruzko sarrera:

  • Oinarriak, diziplinak eta oinarrizko kontzeptuak

2.  Giza faktorea:

  • UXi aplikatutako psikologia kognitiboa eta interfaze-diseinua
  • Gestalten ikusizko pertzepzioaren printzipioak

3.  Nielsen-en erabilgarritasun-printzipioak/heurístikoak

4. Erabiltzailean oinarritutako diseinu-prozesua:

  • Prozesu-eredua
  • Faseak eta teknikak:
    • UX Research
    • UX estrategia
    • Kontzeptualizazioa
    • User Testing

Hizlaria

Virginia Aguirre
UX analista – Arabako Kalkulu Gunea
HCI irakaslea Deustuko Unibertsitatea
https://www.linkedin.com/in/uxvirginiaaguirre/

Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatua (UPV/EHU), Marketin eta Salmenten Zuzendaritzan graduondoa (EAE), 20 urte baino gehiago lanean teknologia berrien eta komunikazioaren sektoreko enpresatan —adibidez, Hispavista, Panda Security, Arista, The Social Experience (Bazkide fundatzailea), Ticketbis—, UX diseinuarekin, proiektuen kudeaketarekin eta negozio-esparru berrien garapenarekin lotutako postuak betetzen.
Bere ibilbide profesionalean zehar hainbat bezerorekin —adibidez, Nestlé, Repsol YPF, Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, Laboral Kutxa, Orona, Cinfa, Ulma Construcción, Euskaltel, Bellota Agrisolutions, Getxo Turismo, Tabakalera, Izenpe, Arabako Foru Aldundia, etab.— egindako proiektutan esperientzia.
UXeko hezitzailea duela 15 urtetik hona Enpresa Digitalan (SPRI-EJ), eta ondoren Cebancen, EHUn, Mondragon Unibertsitatean (MU), Uxer Schoolen eta Deustuko Unibertsitatean.