Digitalizazioa mugikortasun berrian
Digitalizazioak eragin nabarmena izan du mugikortasun berrian, pertsonak mugitzeko eta garraio-zerbitzuak erabiltzeko modua aldatuz. Jarraian, jardunaldian azalduko diren inpaktu eta aplikazio nabarmenetako batzuk aurkezten dira:
- Mugikortasuna zerbitzu gisa (MaaS): plataforma bakar batean garraio-aukera desberdinak integratuz. Aplikazio mugikorren bidez, erabiltzaileek hainbat garraiobide erabil ditzakete bidaiak planifikatzeko, erreserbatzeko eta ordaintzeko: bizikleta partekatuak, garraio publikoa, taxiak edo partekatze-ibilgailuak.
- Ibilgailuetako konektibitatea: GPS nabigazioa denbora errealean, trafikoari buruzko informazioa, gidatzeko laguntza, ibilbidean entretenimendua eta beste gailu batzuekiko komunikazioa.
- Ibilgailu autonomoak: sentsoreak, adimen artifiziala eta konektibitatea erabiltzen dituzte modu autonomoan jarduteko, giza gidaririk gabe. Bide-segurtasuna hobetzen dute, garraioaren eraginkortasuna handitzen dute eta mugikortasun urriko pertsonentzako mugikortasun-aukera berriak eskaintzen dituzte.
- Garraio-azpiegitura optimizatzea: garraio-azpiegituraren erabilerari buruzko datuak denbora errealean biltzea ahalbidetzen du. Semaforo adimendunen sistemak, aparkatzeko sentsoreak eta garraio publikoari buruzko datuen analisia barne.
Aplikazio horiek eboluzionatzen jarraitzen dute, eta etorkizunean mugitzeko modua are gehiago eraldatuko dute. Garraio-operadoreen, zentro teknologikoen eta sektoreko puntako enpresen ikuspuntua izango dugu, eta arreta pertsonengan jarriko dugu (UX).
Programa
9:00 Irekiera
Leyre Madariaga (Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendaria - Eusko Jaurlaritza)
Iñaki Suárez (Eraldaketa Digitala arloko zuzendaria - SPRI Taldea)
Javier Zubia (Gipuzkoako BAzkundeko Zuzendari Nagusia)
9:15 Digitalizazioa Mugikortasun Adimendun eta Iraunkorrean
César Gutiérrez Couceiro
MUBIL fundazioko zuzendari teknikoa
9:40 Digitalizazioa, gero eta autonomoagoa den mugikortasunaren bideratzaile gisa
Álvaro Arrue Llobera
Basque CCAM Zuzendari Nagusia
10:05 Mugikortasunaren digitalizazioa garraio-operadorearen ikuspuntutik
Natalia Aldanondo Sánchez
ALSA-ko garapen digitaleko arduraduna
10:30 Tele-eragiketa, urruneko laguntza eta estrategia alternatibo batzuk L4 ibilgailu automatizatuekin:
mugikortasunaren etorkizunerako ikuspegia
Joshué Pérez Rastelli
Tecnalia Research & Innovation-eko ikertzaile nagusia
10:55 Pausa, café
11:15 Digitalizazioa mugikortasun elektrikoko zerbitzuetan
Joana Martín Barrio
IBIL-eko Digital Product Owner-a
11:40 IoT soluzioak mugikortasunarekin lotutako prozesuen eraginkortasuna hobetzeko
Pablo Pelayo Lastra
TST-eko zuzendari komertziala
12:05 Lurralde bateko garraio-sistemen kalitatea kudeatzea ustiapenari laguntzeko sistemen bidez (SAE)
Carlos Balado
Ingartek Consulting
12:30 5.0 Mugikortasuna: Mugikorraren bidez pertsonekin konektatzea
Gabriela Seco
Baturako eragiketa eta marketing arduraduna
12:55 Kargaren digitalizazioa etxean eta etxetik kanpoa
Ainhoa Garmendia
Smart Mobility Nazioarteko Koordinazioko arduraduna Iberdrolan
13:20 Amaiera