Featured image

Digitalizazioa mugikortasun berrian

Digitalizazioak eragin nabarmena izan du mugikortasun berrian, pertsonak mugitzeko eta garraio-zerbitzuak erabiltzeko modua aldatuz. Jarraian, jardunaldian azalduko diren inpaktu eta aplikazio nabarmenetako batzuk aurkezten dira:

  • Mugikortasuna zerbitzu gisa (MaaS): plataforma bakar batean garraio-aukera desberdinak integratuz. Aplikazio mugikorren bidez, erabiltzaileek hainbat garraiobide erabil ditzakete bidaiak planifikatzeko, erreserbatzeko eta ordaintzeko: bizikleta partekatuak, garraio publikoa, taxiak edo partekatze-ibilgailuak.
  • Ibilgailuetako konektibitatea: GPS nabigazioa denbora errealean, trafikoari buruzko informazioa, gidatzeko laguntza, ibilbidean entretenimendua eta beste gailu batzuekiko komunikazioa.
  • Ibilgailu autonomoak: sentsoreak, adimen artifiziala eta konektibitatea erabiltzen dituzte modu autonomoan jarduteko, giza gidaririk gabe. Bide-segurtasuna hobetzen dute, garraioaren eraginkortasuna handitzen dute eta mugikortasun urriko pertsonentzako mugikortasun-aukera berriak eskaintzen dituzte.
  • Garraio-azpiegitura optimizatzea: garraio-azpiegituraren erabilerari buruzko datuak denbora errealean biltzea ahalbidetzen du. Semaforo adimendunen sistemak, aparkatzeko sentsoreak eta garraio publikoari buruzko datuen analisia barne.

 Aplikazio horiek eboluzionatzen jarraitzen dute, eta etorkizunean mugitzeko modua are gehiago eraldatuko dute. Garraio-operadoreen, zentro teknologikoen eta sektoreko puntako enpresen ikuspuntua izango dugu, eta arreta pertsonengan jarriko dugu (UX).

 

 

Programa

  9:00  Irekiera
          Leyre Madariaga (Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendaria - Eusko Jaurlaritza)
          Iñaki Suárez (Eraldaketa Digitala arloko zuzendaria - SPRI Taldea)
          Javier Zubia (Gipuzkoako BAzkundeko Zuzendari Nagusia)

  9:15  Digitalizazioa Mugikortasun Adimendun eta Iraunkorrean
          César Gutiérrez Couceiro
          MUBIL fundazioko zuzendari teknikoa

  9:40  Digitalizazioa, gero eta autonomoagoa den mugikortasunaren bideratzaile gisa
          Álvaro Arrue Llobera
          Basque CCAM Zuzendari Nagusia

10:05  Mugikortasunaren digitalizazioa garraio-operadorearen ikuspuntutik
          Natalia Aldanondo Sánchez
          ALSA-ko garapen digitaleko arduraduna

10:30  Tele-eragiketa, urruneko laguntza eta estrategia alternatibo batzuk L4 ibilgailu automatizatuekin:
          mugikortasunaren etorkizunerako ikuspegia
          Joshué Pérez Rastelli
          Tecnalia Research & Innovation-eko ikertzaile nagusia

10:55  Pausa, café

11:15  Digitalizazioa mugikortasun elektrikoko zerbitzuetan
          Joana Martín Barrio
          IBIL-eko Digital Product Owner-a

11:40  IoT soluzioak mugikortasunarekin lotutako prozesuen eraginkortasuna hobetzeko
          Pablo Pelayo Lastra
          TST-eko zuzendari komertziala

12:05  Lurralde bateko garraio-sistemen kalitatea kudeatzea ustiapenari laguntzeko sistemen bidez (SAE)
          Carlos Balado
          Ingartek Consulting

12:30  5.0 Mugikortasuna: Mugikorraren bidez pertsonekin konektatzea
          Gabriela Seco
          Baturako eragiketa eta marketing arduraduna

12:55  Kargaren digitalizazioa etxean eta etxetik kanpoa
          Ainhoa Garmendia
          Smart Mobility Nazioarteko Koordinazioko arduraduna Iberdrolan

13:20  Amaiera

Aurreko edizioak »»