Featured image

Big datako arkitekturak arrazionalizatzea, adimen artifiziala industrializatzeko bidean (Online)

Jardunaldiaren helburua da big datako eta adimen artifizialeko teknologiak hobeto ulertzea, erakundeek aukera izan dezaten informazioa erabili eta ustiatzeko helburu funtzionalak lortzeko beharrezko osagaiak eta irtenbideak arrazionalizatzeko. Saio hau bideratuta dago, halaber, premia eta betebehar hauek hurbiltzera: arlo funtzionalen premiak eta IT-arloek datuak eskuratzeari dagokionez eta datu operazionalaren eta informazio-datuaren artean behar den bereizketa egiteari dagokionez ezartzen dituzten betebeharrak.

Datu-teknologiak eta -arkitekturak arrazionalizatzea funtsezkoa da erakundeetan. Hori egiteak aukera ematen die enpresei datua benetako aktibo gisa kudeatzeko.

Erakunde bakoitzerako teknologia egokiak hautatu behar dira, haren estrategiarekin bat datorren informazioa erabili eta ustiatzeko helburu funtzionalak lortzeko.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Norentzat

  • Datu-proiektuen plataformak eta metodologia aztertzen ari diren ITko zuzendariak eta arduradunak.
  • IT, azpiegitura, arkitektura, analitika eta hedapeneko taldeak.
  • Datua ustiatu nahi duten arlo funtzionaletako arduradunak edo taldeak.

Programa

  • Antolamendu-datuaren ekosistemaren sarrera
  • Big datako teknologia operazionalak
  • Datuak kontsumitzeko eta ustiatzeko informazio-soluzioak
  • Teknologia operazionalen eta informazio-soluzioen arteko integrazioa
  • Ondorioak

Hizlaria

Alberto Rezola - Datu(a)-ren Bazkide eta estrategia Zuzendaria.
10 urte baino gehiagoko esperientzia hainbat sektoretako datuen analisi aurreratuan: osasuna eta bioinformatika, industria, retail, banka eta aseguruak. Ikerketa-zentroetan zein enpresa pribatuetan lan egin du, eta erakunde publiko eta pribatuentzako proiektuak diseinatu, garatu eta kudeatu ditu.
Biologia konputazionalaren arloan bere doktore-tesia CEITen egin ondoren, Vicomtechen analitika aurreratuko proiektuak (NLP, ML, AI) kudeatzen eta garatzen hasi zen hainbat sektoretan: nekazaritzako elikagaiak, industria, hezkuntza eta ingurumena, besteak beste. Aldi horretan, batez ere ETEekin eta start-upekin egindako ikerketa aplikatuko proiektuen buru izan zen.
Esperientzia horren ondoren, ekintzailetzaren eta start-up-en munduan sartzea erabaki zuen, Quarizmi Ad Tech lan eginez (bilatzaileen publizitate programatikoaren iragarkiak eta eskaintzak optimizatzen dituzten algoritmoak sortzera bideratutako start-up bat) eta M4L abian jarriz (gaur DATUA IA). Enpresa honen helburu nagusia, enpresetan arazoak konpontzeko datuetan oinarritutako eredu matematikoen garapen- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzea zen. 2019an, M4L, Datu(a) marka komertzialaren pean, Merkaturen datuaren dibisioa bihurtzen da, eta, oraintsuago, DATUA IA enpresari bide eman dio. Enpresa hori, Teknei taldearekin batera, espezializatuta dago datuaren balio-kate osoko zerbitzu profesionaletan (gobernua, datuen kudeaketa, analitika, Business Intelligence), bai eta datuaren produktuak sortzen eta adimen artifizialan ere.
 

 

banner

Aurreko edizioak »»