Featured image

Barnetegi Teknologikoa (Turismo Sektorea) - "Erabili teknologia berriak zure negozioa bultzatzeko"

Turismo-sektoreko enpresa baten jabea, arduraduna edo kudeatzailea bazara eta zure marketing digitaleko plana diseinatu nahi baduzu, Spri-k antolatutako eta Basquetour parte hartzen duen egun bakarreko tailer trinko hauetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Inguruko hotel paregabeetan izango da formakuntza.
 

Tailerrean zehar landuko dituzun gaiak:

  • Ikasi zure negoziorako marketin digitalaren estrategia bat diseinatzen
  • Diseina ezazu ekintza-plana eta edukia zure profil sozialetarako
  • Identifikatu zure webgunean hobetu beharreko arloak Google-n zure posizionamendua hobetzeko
  • Eta ezagutu zure ekintzen arrakasta neurtzen lagunduko dizuten tresna desberdinak

Horrez gain, Barnetegi Lantegiaren bigarren zatian eta borondatez, bertaratuen profilak eta webguneak pertsonalki eta indibidualki aztertuko dira, establezimendu-erakunde bakoitzaren hobekuntza aukerak identifikatuz.

Norentzat:

Turismo Sektorea.

Egitaraua

  • 8:45 Ongietorria
  • 9:00-11:00 Estrategia. SEO
  • 11:00-11:15 Coffee break (barne)
  • 11:15-14:00 Sare sozialak
  • 14:00-15:30 Bazkaria (barne)
  • 15:30-17:00 Analitika
  • 17:00-18:00 Azterketa indibidualak
  • 18:00 Amaiera

4 saio horietan alderdi hauek landuko dira eta kasu praktiko ugari aztertuko dira:

Sare sozialak - Onlineko marketina:

  • Zergatik egon behar dute negozioek sare sozialetan?
  • Entzute aktiboaren garrantzia interneten eta sare sozialetan.
  • Zer diote nire enpresaz, zein aukera aprobetxa ditzaket?
  • Zer iritzi dute nire bezeroek nitaz? Hotel, landetxe, jatetxe eta abarren iritziei buruzko web guneak.
  • Elkarrizketa interneten. Planaren definizioa eta erabil ditzakegun tresnak: blogak, multimedia (bideoak eta argazkiak), sare sozialak (facebook, twitter...), bidaiarien sare sozialak, eta abar.
  • Nola neurtzen dugun gure presentzia interneten. Adierazleak eta tresnak.
  • E-mail marketineko kanpainak, pertsona preskribatzaileak ala leialak nahi ditugu?

Ikusgarritasuna - Posizionamendua bilatzaileetan:

  • Posizionamendu estrategia - SEO
  • Hizkuntzak & Nazioarteko Ikusgarritasuna
  • Bitartekariak (Booking, Atrápalo, Trivago, Kayak, ...) Lagunak ala etsaiak?
  • Posizionamendu lokala
  • Mikrodatuak - Iritzien kudeaketa
  • Salmenta kanal berriak
  • Datu zehatzen analisiak

 

Aurreko edizioak »»