Featured image

Barnetegi Teknologiko - Ikusmen artifiziala

Ikusmen artifizialaren teknologia asko erabiltzen da gure jarduerako hainbat eremutan; batez ere, sektore industrialetan, non tresna ahaltsua baita kalitatea ikuskatzeko eta kontrolatzeko. Nahiz eta hedabide teknikoetan sarri zabaldu, askotan argiak ez diren kontzeptuak edo kontzeptu okerrak erabiltzen dituzte alde guztiek: hornitzaileek, erabiltzaileek eta teknikariek.

 

Norentzat

Beren aplikazioetan irudiak prozesatzeko teknikak ebaluatzen dituzten edo haiekin aritzen diren teknikari eta zuzendarientzat.

 

Helburuak

  • Ikusmen artifizialaren eta irudi-prozesamenduaren oinarriak eta garapenen alderdi teoriko-praktikoak.
  • Zer hardware- eta software-elementu erabiltzen diren eta zer ezaugarri, prezio eta erabilera dituzten ikustea.
  • Ikusmenaren aplikazio errealak. 

 

Edukiak

  • Sarrera.
  • Zer diren ikusmen artifiziala eta irudi-prozesamendua.
  • Definizioak eta terminoak.
  • Ikusmen artifizialeko sistemetan kontuan izan beharreko alderdiak.
  • Ikusmen artifizialeko elementuak (HW, SW, behe- eta goi-maila) Ekipamendu-gelan ezarriko da, parte-hartzaileek ebalua dezaten.
  • Ikusmen artifizial industrialaren aplikazioak / adibide praktikoak.

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»