Barnetegi Teknologiko - Ikusmen artifiziala
Ikusmen artifizialaren teknologia asko erabiltzen da gure jarduerako hainbat eremutan; batez ere, sektore industrialetan, non tresna ahaltsua baita kalitatea ikuskatzeko eta kontrolatzeko. Nahiz eta hedabide teknikoetan sarri zabaldu, askotan argiak ez diren kontzeptuak edo kontzeptu okerrak erabiltzen dituzte alde guztiek: hornitzaileek, erabiltzaileek eta teknikariek.
Norentzat
Beren aplikazioetan irudiak prozesatzeko teknikak ebaluatzen dituzten edo haiekin aritzen diren teknikari eta zuzendarientzat.
Helburuak
- Ikusmen artifizialaren eta irudi-prozesamenduaren oinarriak eta garapenen alderdi teoriko-praktikoak.
- Zer hardware- eta software-elementu erabiltzen diren eta zer ezaugarri, prezio eta erabilera dituzten ikustea.
- Ikusmenaren aplikazio errealak.
Edukiak
- Sarrera.
- Zer diren ikusmen artifiziala eta irudi-prozesamendua.
- Definizioak eta terminoak.
- Ikusmen artifizialeko sistemetan kontuan izan beharreko alderdiak.
- Ikusmen artifizialeko elementuak (HW, SW, behe- eta goi-maila) Ekipamendu-gelan ezarriko da, parte-hartzaileek ebalua dezaten.
- Ikusmen artifizial industrialaren aplikazioak / adibide praktikoak.