Featured image

Aurre hartu zure kontsumo energetikoari: Nola lagun diezazuke adimen artifizialak energia aurrezten?

Azken hilabete hauetan ikusi dugunez, nazioarteko egoerak eta egoera ekonomikoak nabarmen eragin diote Espainiako energia-merkatuaren prezioari. Aurten areagotu egin da 2021aren amaieran ikusten ari ginen joera, energiaren prezioak gora egin baitu. Merkatu Iberikoko Operadoreak (OMIE) argitaratutako hileko azken txosteneko datuen arabera, merkatu elektrikoaren prezioa aurreko urtekoa baino % 180 altuagoa da.

Zalantzarik gabe, industria izan da paradigma energetiko berri honen eragile kaltetuenetako bat. Industria handiak gero eta gehiago estutu dira egoera horren aurrean, baina merkatu libre batean, zer irtenbide dago? Ekoizteari uztea ez da aukera bat, baina energia-sektorearen digitalizazioak irteera berritzaile bat ematen du, askok oraindik ezagutzen ez dutena.

Adimen Artifiziala (AA) bezalako teknologiak, IoT sareen, big dataren eta analitika aurreratuaren boterearekin konbinatuta, lagungarriak izan daitezke enpresei beren energia-beharrak ezagutzen eta simulatzen lagunduko dieten eredu prediktiboak garatzeko. Eredu prediktiboek ahalmena ematen dute jakiteko industria baten ekoizpenak zenbat energia beharko duen ekoizpen-unitateetan eta denbora-unitateetan xehatuta; horrela, zenbat, noiz eta non kontsumituko duten planifikatu dezakete.

Bizi ditugun une kritiko eta zaurgarri hauetan, informazio hori ezinbestekoa da industrien produktibitatearen jarraitutasuna ziurtatzeko, agian ezin dugulako energiaren prezioa kontrolatu, baina, gutxienez, gure kontsumoak aurreratu ditzakegu plangintza eraginkorragoa egiteko.

Horrela, AA ezinbesteko aliatua dugu energia-merkatuaren gorabeherei aurre egiteko, eta, aldi berean, industriaren digitalizazioaren aldeko apustua egiten dugu, eta ekoizpen-eredu iraunkorragoetarantz eboluzionatzen dugu, baliabideen erabilera optimizatzen baitugu gutxiagorekin gehiago ekoizteko.

Horregatik, Miramon Enpresa Digitalak, saio honetan, Ibon Salbidegoitia BigDa Solutions-eko I+G zuzendariaren eskutik (energia-datuen objektibotasuna eta energia-kontsumoen iragarpena ardatz dituen energiaren esparruko startupa), AAren erabilerak aurkeztuko ditu, euskal industrien energia-aurrezpenari aplikatuta.

 

Programa

  • Industrien energia-aurrezpenari aplikatutako AA.
  • Lehenengo pausoak: energiari buruzko datuak digitalizatu eta modelizatzea.
  • Energiaren kontsumoa aurreikusten duten ereduetarako no code joerak. 
  • Kontrolatu zure aldagaiak: zer egin behar duzun zure energia aurreikuspen-eredu propioak sortzeko.
  • Euskal industrian AA proiektuak sustatzeko laguntzak eta dirulaguntzak.

 

banner

Aurreko edizioak »»