Featured image

Podcast-ak sortzea, profesional independenteentzat eta ekintzaileentzat

Podcast-a eduki-formatu bat da, azken urteotan asko hazi dena eta etorkizun handia duena.

Oso erraz erabiltzen dira eta egunero egiten ditugun ekintzekin bateragarriak dira, horregatik dira idatzizko formatuak edo bideoak baino erakargarriagoak. Eduki-sortzaile gisa, ekoizteko errazak direnez eta kostu txikia behar dutenez, bereziki egokiak dira edozein marka, negozio edo ekintzaileren eduki-estrategiaren parte izateko.

Monetizazio-aukerei esker, halaber, negozio bilaka daitekeen jarduera bat izan daiteke. Sektore jakin batzuetan, gainera, abantaila bat dauka: oraindik lehia handirik ez dagoela.

Horregatik guztiagatik, podcasta da azken urteetan gehien hazi den formatuetako bat, eta sektore asko eta askotarikoak ari dira haren aldeko apustua egiten.

Tailer honen bidez, parte hartzaileek podcast bat argitaratzen hasteko definitu beharreko elementu nagusiak landu ahalko dituzte. Tailerra amaitzen denean, euren podcast propioa ekoizten hasteko moduko "briefing" bat izango dute.

Nori zuzendua

Tailer hau "podcasting"aren munduan lehen pausoak eman nahi dituzten edozein sektoretako profesionalei eta ekintzaileei zuzenduta dago, bai podcastak komunikazio-estrategian sartzeko bai euren edukien monetizazioa negozio bihurtzeko.

Edukia

  1. Zer da podcast bat?
  2. Podcast independentea vs irrati komertziala.
  3. Zergatik egin podcast bat?
  4. Podcastaren gaia.
  5. Formatuak eta eskaleta.
  6. Ekipamendua eta kostuak.
  7. Oinarrizko softwarea eta hosting-a.
  8. Diseinu grafikoa.
  9. Copywritinga eta gidoia.
  10. Grabazioa eta lokuzioa.
  11. Edizioa eta musika.
  12. Prozesu dinamikoak.
  13. Podcasta argitaratzea eta zabaltzea.
  14. Monetizazioa, estatistika eta rankingak.

Baldintzak

Parte-hartzaileek beren entzungailuak ekarri beharko dituzte mikrofono-probetan monitorizatzeko.

Informazio osagarria

Parte-hartzaileek dokumentu inprimatu bat izango dute, tailerraren edukien laburpen bat eta bide-orria egiteko laneko txantiloiak jasoko dituena.

Dokumentazio hori, berez, laneko tresna bat izateko eta parte-hartzaileei proiektuak diseinatzen laguntzeko pentsatua dago.

Aurreko edizioak »»