Featured image

Ziurtagiri elektronikoak eta sinadura digitala, nola egin ez zenekien eta nori galdetu ez zenekien guztia

Urte asko daramatzagu enpresetan ziurtagiri digital mota eta formatu batzuk erabiltzen, baina mundu “mugatu” bat izan da beti,  “konjuru magiko” asko behar zituena funtziona zezaten.

Tailer honen helburua da jakitea zer ziurtagiri mota dauden eta zer erakundek ematen dituzten gaur egun horrelako ziurtagiriak. Horren berri izatea baliagarri gertatuko zaizu jakiteko zein den egokiena zure jarduera profesionalerako, zure erakunderako edo zure jarduera berezirako.

Tailer honetan, parte-hartzaile bakoitzak bere gailua (ordenagailu eramangarria, adibidez) ekar dezake, edo, bestela, Enpresa Digitaleko ordenagailuak erabiliko ditu, eta gure inguruan gaur egun gehien erabiltzen diren ziurtagiri-motak erabiltzeko behar den guztia aurkitzen, deskargatzen, instalatzen eta exekutatzen ikasiko du.

Duela gutxi arte, ziurtagiri elektroniko gehienak txartel batean etortzen ziren, ziurtagiria daukan txip integratu batekin. Ia guztiok horrelako bat dugu gure poltsikoan: NAN elektronikoa.

NAN elektroniko bat edo Izenperen txartel bat baduzu, badituzu ziurtagiri elektronikoak, baina, txartelak direnez, txartel-irakurgailu bat beharko duzu ordenagailura konektatzeko. Ekarri zure ordenagailuarekin batera zure txartel-irakurgailua eta zure ziurtagirira sartu ahal izateko gakoak. NAN elektronikoa baduzu eta inoiz erabili ez baduzu, Polizia Nazionalaren edozein komisariatara joan zaitezke eta, sarreran, aurretik hitzordurik gabe, makina bat aurkituko duzu zure NAN elektronikoa sartzeko, eta, zure hatz-markaren bidez, pasahitz berria jarri edo zure NAN elektronikoa desblokeatzeko.

Halaber, baliteke euskal administrazio publikoen (BAKQ) edo estatuko administrazio zentralaren (Cl@ve) hodeiko ziurtagiri berriari buruz ere entzun izana. Ziurtagiri horiek baldin badituzu, zure sarbide-gakoak ekartzen badituzu, zure ordenagailuan edo gailuan (smartphone, tablet…) konfiguratzen lagunduko dizugu.

 

Helburuak

  • Gaur egun gure inguruan erabiltzen diren ziurtagiri digital motak ezagutzea.
  • Edozein makinatan —Microsoft Windows, Apple OSx edo Linux (Ubuntu)— funtziona ditzaten behar den guztia lokalizatzea, deskargatzea, instalatzea eta konfiguratzea.

 

Norentzat

Profesionalak, beren onlineko zuzemenetarako ziurtagiri digitalen erabilera ezagutu behar duten pertsonak, edozein jarduera-sektoretakoak eta informatikako ezagutza berezirik ez dutenak.

 

Programa

  • Ziurtagiri elektronikoa, zer da? Zertarako da?
    - Identifikazio segurua.
    - Pasahitzak.
    - Pasahitzak sortzeko sistema baten adibidea.
  • NAN elektronikoa.
  • Izenperen txartelak
  • Euskarri fisikorik gabeko ziurtagiriak (softwarea / hodeian)
  • BAKQ
  • Ziurtagiri elektronikoaren erabilera Euskadi.eus-en
  • Izenperen softwarea konfiguratzea
  • Ziurtagiria euskal administrazio publikoko erakundeetan erabiltzea:
    - Aldundiak
    - Udalak
    - Finantza-erakundeak...
  • Softwarea konfiguratzea NAN elektronikoa estatuko administrazio publikoan erabiltzeko.
  • FNMTren ziurtagiriak
  • Sinadura elektronikoa
  • Estatuaren Autosinadura tresna.
  • ESLEren Sinadura tresna (Software librea).
  • XolidoSign tresna.
  • PDF motako dokumentuak sinatzea Adobe Reader DC tresnaren bidez.

Aurreko edizioak »»