Featured image

Zer da ikasketa automatikoa eta nola erabil daiteke gure transakzioen segurtasuna handitzeko? (Euskal Encounter)

Gaur egun, kezka handia dago gure ingurune birtualean jasotzen ditugun mehatxu guztien inguruan, eta, horren ondorioz, partikularrek nahiz enpresek gero eta baliabide gehiago erabiltzen ditugu zibersegurtasunean.

Aurrean dugun erronka handienetako bat da erritmo bizian sortzen diren eraso berrien ugaritzea. Lehen, gehienetan nahikoa zen urtean behin eguneratzen zen antibirus bat izatea, aurrez identifikatutako mehatxuei erantzuten ziena.

Gaur egun, ordea, hori ez da nahikoa, eta eraso gehienei aurrea hartzeko sistema eraginkor bat izateko, sistema bat behar da, gertatu arte ezezagunak diren mehatxuak identifikatzen dituena. Horretarako, adimen artifizialeko sistemak txertatu behar dira, sistema prediktiboekin batera.

Horregatik, tailer honetan erakutsiko da nola erabil daitezkeen ikaste automatikoa eta adimen artifiziala kreditu-txartelekin egiten diren eragiketetan iruzurrak saihesteko, hori baita Interneteko erosketen etengabeko igoerak aurrean jartzen dizkigun erronka handietako bat.

Horretaz gainera, erakutsiko da zer potentzial duten metodologia horiek enpresetako kontabilitate-ahultasunak atzemateko.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2022ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Egitaraua

Tailer honetan, puntu hauek azalduko dira:

  • Datu-analisiaren oinarrizko kontzeptuak.
  • Ikaste automatikoaren kontzeptu-mapa.
  • Kasu praktikoa: Kreditu-txartelekin egindako iruzurrezko eragiketak atzematea.
  • “Zeroseeker” plataforma aurkeztea azken adibide gisa. Benetako erabilera-kasu bat erakutsiko da, non, datu-analisiaren teknikei esker, enpresetako kontabilitate-ahultasunak atzeman baitaitezke.

Hizlaria

Borja Balparda Ekonometrian doktorea da (Datuen Analisia), irakaslea Nafarroako Unibertsitatean, non Ekonomia Fakultateko irakaslea den (Datuen Analisia Rrekin) eta Big Data Masterrean. Horretaz gain, Datuen analisian eta adimen artifizialean espezializatutako Data Value Management start-up-eko CEOa eta datu-zientzilaria da.

Aurreko edizioak »»