Telelana abian jartzeko alderdi gakoak
Uste sendoa duzu zure erakundearen egunerokoan telelana abian jartzeko? Jardunaldi honetan telelanak zure enpresa edo erakundearentzat dituen alde onak eta alde txarrak aztertuko ditugu. Baina, batez ere, gure arreta honako honetan jarriko dugu: ea nola burutu dezakezun eraldaketa garrantzitsu hau zure enpresa edo erakundean
Prozesuan zehar egin eta jarraitu beharreko egiturazko aldaketak, kultura alorrekoak edo abian jartzeko irizpideak. Gainera, kontuan izan beharreko alderdi tekniko desberdinak ere aztertuko ditugu, hala nola, sarbidea izateko eta urrutiko kontrolerako erremintak, komunikazioak, segurtasuna, antolaketa eta beste gai gehiago.
Zure erakundean telelana abian jartzeko prozesuan lagungarri izango zaizun guzti-guztia.
Gaiak
- Sarrera.
- Ezartzeko irizpideak.
- Alderdi teknikoak.
- Antolaketa
- Komunikazioa.
- Segurtasuna.
- Gailuak.
- Bestelakoak.
- Ondorioak, galderak eta erantzunak.
Norentzat da saioa?
Beraien erakundeen barruan telelana abian jarri nahi eta ardura karguak dituzten pertsonentzat edo erakunde edo enpresa horietan erabakiak hartzeko ahalmena dutenentzat.
Baldintzak
Ez dago aurretik bete beharreko baldintzarik.