Featured image

Teknologia kuantikoak RIS3ri aplikatuta

Industria-iraultza berri bat ari gara bizitzen, iraultza kuantikoa. Teknologia horiek garrantzi nabarmena dute nazioartean, bai enpresetan bai erakundeetan. Horren erakusgarri dira Europaren apustua, 3. Flagship merkaturatzearekin (1.000 milioi euro 10 urterako), eta IBM Quantum, Google Quantum AI eta Amazon Braket ekimenak, besteren artean. Beraz, iraultza hau geratzeko etorri da. Azken urteotan egin diren soluzio kuantikoen bilakaera teknologikoak aukera-testuinguru bat eskaintzen du Euskal Herrian teknologia horiek sustatu eta garatzeko. Teknologia kuantikoak mundu guztiz berria dira, eta, hein handi batean, ezezaguna enpresa gehienentzat. Mekanika kuantikoaren legeetan oinarritutako teknologia horiek aukera bat eskaintzen diete enpresei.

Helburua

Teknologia kuantiko nagusiak eta haien garapen-egoera ezagutzea da jardunaldi honen helburua. Helburua ez da mekanika kuantikoaren kontzeptuak garatzea, haren aplikazio potentziala baizik. Gaur egun zer sektoretan erabiltzen ari diren eta zer kasutan erabil litezkeen kontuan hartuta tratatuko dira teknologia kuantikoak.

Egitaraua

Egitarauak puntu nagusi hauek jorratuko ditu:

  • Mekanika kuantikoaren oinarrizko kontzeptuak
  • Teknologia kuantikoetarako sarrera
    • Sentsoreak eta metrologia
    • Konputazio kuantikoa
    • Komunikazio seguruak
    • Zibersegurtasuna
    • Software kuantikoaren ingeniaritza
  • Aplikazioa zenbait negozio-testuingurutan
    • Industria aeroespaziala
    • Automozioaren industria
    • Osasuna
    • Finantza-sektorea
    • Nekazaritza
    • Industria eta ekoizpen-prozesuak
    • Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea (IKTen sektorea)

Norentzat

Teknologia-arduradunak.

Hizlariak

Alejandra Ruiz doktorea; Tecnaliako teknologia kuantikoen arloko proiektu-zuzendaria (QTECH) da, eta software kuantikoko ingeniaritza-arloko burua (QSE). 2007an ESI (European Software Institute) erakundearekin bat egin zuen, sistema txertatuen taldeko kide gisa. Gerora, zentroak beste batzuekin bat egin zuen, eta TECNALIA sortu zuten 2010ean. Tecnalian, sistema txertatuen, zibersegurtasunaren eta segurtasunaren eta Software & Systems Lifecycle Innovation-en ekipoetan lan egin du. Sistema kritikoetako aseguramendu modularreko proiektuetan parte hartu du, bereziki automozioaren, sektore aeroespazialaren, trengintza-sektorearen eta gailu medikoen arloetan. Badu esperientzia teknologia berrientzako arriskuen analisian eta kudeaketan. Esperientzia handia du Europako proiektuetan. SafeAdapt (Safe Adaptive Software for Fully Electric Vehicles), EMC2 (Embedded Multi-Core systems for Mixed Criticality applications in dynamic and changeable real-time environments) eta OPENCOSS proiketuetan parte hartu du, eta koordinatzaile ibili da hauetan: AMASS, ECSEL, Architecture-driven, Multi-concern and Seamless Assurance and Certification of Cyber-Physical Systems (AMASS) (20 milioi euro) eta QUANTEK, teknologia kuantikoen ELKATEK proiektua. Alejandra telekomunikazioetako ingeniaria da Deustuko Unibertsitatean, adimen artifizial aurreratuko masterra egin du UNEDen, eta Informatiko eta Telekomunikazioetako Europako doktoretza-titulua du Deustuko Unibertsitatean, bere tesiarekin lotua: “An harmonized compositional safety assurance for safety critical systems”.

Valentin Garcia da, gaur egun, Lantik SA Bizkaiko Foru Aldundiko Teknologia eta Berrikuntzako Agentzia Propioko Berrikuntzako zuzendaria. Berrikuntzaren izaera estrategikoari jarraikiz, Industry-focused Quantum Ecosystem teknologia kuantikoen berrikuntza-ekosistema bultzatzen du, teknologia kuantikoak eta teknologiaren ekonomia goiz eta modu estentsiboan hartzea sustatze aldera, XXI. mendeko ezagutzaren ekonomia global berriaren esparruan.

Prestakuntza ofizial hau du: Batchelor of Science, Honours in Computing (Galeseko Unibertsitatea), Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko Unibertsitate Masterra (Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea, UNIAR), Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Unibertsitate Masterra (Universitat Oberta de Catalunya, UOC) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Ikasketen Unibertsitate arteko Masterra (Salamancako Unibertsitatea, USAL, Oviedoko Unibertsitatea, UNIOVI, eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, UPV). Gainera, unibertsitateko berezko titulua duten graduondoko programa hauek egin ditu: Big Data for Business (UNIR), Adimen Artifiziala (UNIR) eta GovTech (IE Unibertsitatea).

40 urteko esperientzia du informazioaren teknologien sektorean, eta, bere bizitza profesionalean, erantzukizuneko postuak izan ditu askotariko arloetan, hala nola teknologiari buruzko prestakuntzan, soluzio eta aplikazioen garapenean, azpiegitura teknologikoetan eta berrikuntzan.

 

Aurreko edizioak »»