Featured image

Sortu zure diseinuak Inkscape marrazketa bektorialeko editorearekin, Adobe Illustrator programaren doako aukera (Online)

Inkscape kode irekiko grafiko bektorialen editorea da, kalitate profesionala, ikasteko eta erabiltzeko erraza, doakoa, euskarri komunitate zabala duena eta plataforma anitzekoa (Windows, Linux, Macintosh). Inkscape-rekin askotariko diseinuak egin ahal izango ditugu: logoak, ikonoak, ilustrazioak, diagramak, datu-grafikoak, bisita-txartelak, liburuxkak, kartelak edota infografiak.

Ikastaroan zehar ikasleek bere grafikoak sortzeko beharrezkoak diren Inkscape programaren ezagutza eta diseinuaren ohinarriak bereganatzea lortuko dute. Honela, euren ikusle-entzulei informazioa modu eraginkor, argi eta zehatzagoan igortzea lortuko dute.

Tailer hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua

Helburuak

  • Inkscape programaren instalazioa eta konfigurazioa ikasi, bere interfazearen grafikoarekin ohitzea eta lan egiteko modua ezagutzea.
  • Mota desberdinetako diseinuak sortzeko programaren tresnak ezagutzea.
  • Irudi digitalaren eta diseinuaren oinarrizko kontzeptuak bereganatzea.

Nori zuzendua

  • Kalitatezko grafiko bektorialak (logoak, eskemak, diagramak, marrazkiak, liburuxkak, kartelak, webgunerako irudiak, sare sozialak, etab.) egiteko ahalbidetzen duen tresna erreza eta dohakoan interesa duten pertsonei, diseinuan adituak ez direnei, zuzenduta dago.
  • Adobe Illustrator, Corel Draw, edota Visio programen dohako alternatibak ezagutu nahi duten diseinu grafikoko adituei ere bai. 

Edukia

1.- Irudi digitala

2.- Inkscape erabilita sor ditzakezun irudi motak

3.- Inkscape programa ezagutzea:

  • Interfazea
  • Lan egiteko modua
  • Dokumentuaren propietateak
  • Objektuak eta geruzak
  • Forma errazak sortzea
  • Bikoiztu eta klonatu
  • Testuak editatzea
  • Kolorearen edizioa
  • Bezier kurbak
  • Ibilbide-nodoak editatzea
  • Ibilbideak eta bektorizazioa
  • Maskarak eta ebakinak
  • Gidak eta saretak
  • Iragazki errazak
  • Fitxategiak inportatzea eta esportatzea

4.- Diseinu grafikoaren oinarrizko kontzeptuak, diseinu eraginkorrak eta erakargarriak sortzeko

5.- Interneteko baliabideak: irudi-bankuak, tipografiak, luzapenak, beste programa osagarri batzuk...

6.- Atal praktikoa: ikastaroaren helburuak lortzeko hainbat diseinu sortzea. Parte-hartzaileek diseinu pertsonala egin ahal izango dute, nahi izanez gero.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»