Smart Sensor Gauzen Interneten Industrian (IIOT), digitalizatzeko tresna (Online)
Industriako gauzen Internet (IIoT edo Industry Internet of Things) edo 4.0 industriaren esparruan digitalizaziorantz gertatzen ari den bilakaeraren ondorioz, ekosistema teknologiko bat sortzen ari da, prozesuetan, produktuetan eta zerbitzuetan adimena txertatzera bideratua; industria adimenduna errealitate bihur dezakete zer adimendun horiek, eta, hori fisikoki gauzatzeko, informazio erreal, zehatz eta fidagarria puntualki edo era jarraituan ematen duten elementu sentsorizatuak eta komunikazio-elementuak erabili behar dira.
Industria-ekosistemari errentagarritasuna hobetuz jasangarritasunerantz aurrera egiten lagundu diezaiokete funtsezko alderdi hauek, besteak beste: prozesuak malgutu, produktu adimendunak garatu, ekoizpen-lerroak informazio digital bihurtu eta informazio serbitizatu.
Sentsore adimendunek eta haien komunikazio-soluzioek eta autoelikadura-soluzioek (edo energy harvestingak) bihurtzen dute hori errealitate, sistemen heterogeneotasuna eta adimena konbinatuz.
Jarduera honekin, sentsorizazio-soluzio berritzaileenen ahalmenaren ikuspegi orokor bat eman nahi da; soluzio horiek, adimena eta sistemen heterogeneotasuna konbinatuz, aukera ematen digute IIoTren esparruko digitalizazio-erronkei heltzeko. Enpresa askori digitalizazioaren ateak irekiko dizkiete fotonikan, piezoelektrizitatean, eta piezoerresistibitatean oinarritutako soluzio edo kontzeptuek nahiz IoT komunikazioak dauzkatenek, besteak beste. Sistema horien autoelikadura ere kontuan izan behar da: energy harvesting soluzioen bidez energia aprobetxatuz egiten da.
Teknologia horien potentzialaren oinarrizko ezagutza horiek adibide praktikoekin osatuko dira, haien potentziala ulertzen laguntzeko.
Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.
Norentzat
- Beren bezero eta hornitzaileekin negozio-eredu berriak sortu nahian beren prozesuak, produktuak edo makinak mundu digitalera hurbiltzeko (eguneratzeko eta birdiseinatzeko) monitorizatu nahi dituzten manufaktura-enpresak eta ekipamendu-fabrikatzaileak.
- Konektibitatea eta/edo autoelikadura duten produktu berritzaile adimendunak garatu eta gauzen Internet bidez mundu digitalera lotu nahi dituzten enpresak.
- Soluzio autoelikatu berriak garatzeko interesa duten elektronika- eta telekomunikazio-enpresak.
- Hardware-tresnak indartzeko beharra duten enpresa plataforma-garatzaileak
Egitaraua
-
Sentsore adimendun heterogeneoak. Sarrera
-
Ezagutza zientifiko-teknologikoa
-
Erabilerak: Kasu arrakastatsuak
-
Sistema autoelikatuetarako energy harvesting-a. Sarrera
-
Ezagutza zientifiko-teknologikoa
-
Erabilerak: Kasu arrakastatsuak
Hizlaria
Nieves Muriilo Doktorea, Tecnalia. Materialen Fisikan doktorea da EHUn 1997tik, eta doktoretza-sari berezia jaso zuen. Ikerlari-ibilbidean, bi alor landu ditu. Batetik, materiaren propietate fisikoak eta materialen kimika, materialak sintetizatzeko edo fabrikatzeko. Bestetik, ezagutza zientifikoa, sentsoreak, eragingailuak eta energy harvestingeko soluzioak garatzeko materialak diseinatuz eta sistemak fabrikatuz hainbat sektoretan (aeronautikoa, espaziala, trengintza, energia, segurtasuna eta babesa, ingurumena eta ekipamendu-ondasunak).
Ikerketak eta jarduera teknologikoa erakunde nazionaletan eta nazioartekoetan egin ditu; adibidez, hauetan: Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultatea (Donostia), Ikerketa Zientifikoen Goi Batzordea - CSIC (Madril), Cidetec eta TECNALIA ikerketa-erakunde pribatuak eta nazioarteko erakunde batzuk, hala nola Planck Max Institutua (Stuttgart, Alemania) eta Elektronika eta Magnetismorako Materialen Institutua - IMEM-CNR (Parma, Italia).
50 bat argitalpenen egilea da, 400 aipamenetik gora egin dizkiote, nazioarteko kongresuetan parte hartu du, eta hizlari gisa gonbidatu dute material adimendunen, nanomaterialen, energy harvesting-aren eta sonorizazio- eta jarduera-garapenaren alorretako nazioarteko foroetara. Stakeholder Group CoU-ko kidea da, zeinak Europar Batzordeak antolatutako foroetan parte hartzen baitu. Euskal Herrian, alor hauetan jarduten du, nagusiki: ezagutza sortzea eta garraioaren, industriaren eta energiaren sektorera ezagutza hori transferitzea; material adimendunen arloan, TECNALIAk EAEko plataforma estrategikoetan, sistema adimendunetan eta mikroteknologietan duen parte-hartzea koordinatzen du.