Featured image

Self-Sovereign Identity (Euskal Encounter)

Hain zuzen, nortasuna izango da deszentralizazioaren eragin handia nabarituko duten zeharkako eremuetako bat. Azken hamarkadetan ikusi dugu nola joan den nortasuna eraldatzen eredu zentralizatu batetik eredu federatibo berrietara.

Self-Sovereign Identity (SSI) teknologiaren helburua da bloke-kateen bidez (edo haiek gabe) nortasunaren ahalmena erabiltzaileari berari itzultzea, nortasunaren atributuak berak kudea ditzan, eta, hala, haren pribatutasuna areagotzea. SSIari esker, erabiltzaileak digitalki frogatu ahal izango du adinez nagusia dela edo zer hiritan bizi den, baina benetako adina, nortasuna edo bizileku zehatza adierazi beharrik izan gabe.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2022ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Dibulgazio-hitzaldia, publiko orokorra.

Hizlaria

Santiago de Diego matematikaria eta ingeniari informatikoa da Granadako Unibertsitatean (UGR), hacking etikoaren ziurtagiri profesionala du (CPHE), UNIR unibertsitateko Informazioaren Segurtasuneko Masterra du, eta urrutiko doktoretzako ikaslea da Granadako Unibertsitatean (UGR). Gaur egun, TECNALIA Research & Innovation-eko zibersegurtasuneko ikertzailea da, eta, batik bat, R&D proiektuetan lan egiten du, zibersegurtasunaren eta bloke-kateen gaiei dagokienez. Haren ikerketa-ildoak hauek dira: DLT arkitekturak, identitate subiranoa eta industria-inguruneetako eta sistema kritikoetako zibersegurtasuna.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»